2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/08/01

 

SUSTRAIA 4

Manuel Endeizaren artikulu bat! Manuel Endeiza, jubilatuen etxeari izena eman ziona! Manuel Endeiza, jaietako programan jubilatuaren eguna eta haien ohorean bazkaria sartzea lortu zuena. Ezinbesteko eragilea gaur egun Talako taberna dagoen lekuan jubilatuen lokaka ―orduko hartan, Saridunen etxea― sortzeko. Komunistia.
 
Eta, Jose Antonio Elu. Nekaezina, gizona. 1978an oholtzan, kitarra eskuan eta kantuan. Hala segitzen du. Alfredo Kobeagak ere segitzen, baina beste batzuekin. Jon Josu Badiolak, berriz, motorrean aurkitu du askatasuna. Eta Endeizak beste bake klase bat dauka, halako bakerik bada.
 
Eta beste batzuk.
 
Zenbaki honetan alde batera utzi zituzten, antza, vietnamita eta multikopista, zeregin honetarako behintzat. Zenbaki honetatik aurrera, orrialdearen aurreko aldean ez da nabaritzen atzekoan jartzen duena, eta alderantziz.

Dagoeneko, Sabin Madariaga Sabiño ere tartean zebilen.
 

 
 

 
 
 Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 4, kaleratutakoa
 
 

 
 Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 4, originala
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina