2024/11/03 asto joan eta mando etorri
Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan
2026/06/07
2026/05/25
Ilustr(atzail)eak
Jabi Barcina
Jabi Barcina askoz lotuago egon zen mugimendu antinuklearrari eta Amnistiaren aldeko komiteari. Haren lanik gehienak pankartetan eta hormetan margotuta egon ziren, salaketa-muralak, eta galdu egin da haren lan gehiena horma haiek eraitsi ahala. Argazkiak izango dira han eta hemen (ari gara bila, eta ez dira ageri), baina nekez dakigu zein den bere eskukoa, seguruenik gehienak diren arren.
Ziur dakigu Trinkete etxea udalak erosi zuenean eskurik esku ibili zen triptikoa berak egin zuela eta
Eskuorria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Trinketea erostearen kontrako eskuorria
baita 1981-83ko saneamenduaren kontrako eskuorria ere
2026/05/23
Ilustr(atzail)eak
Joseba Markuerkiaga markues
Gure sustraiak eta mendebaldeko kultura (Kolonen arrautzaren irudi haiek!) izaten zuen gai, baina ez zion muzin egiten gizarteko gai korapilotsuei, eta esan dugun begirada zorrotz harekin beti
batere gaurkotasunik galdu ez duten irudiak dira
eta, zelan ez Kurik-en
Miren Agurrek Euskaltzaindiako sarrera-hitzaldia irakurri zuenean eleizan, Markuesek omenaldia aparta egin zion plazan dagoen gure ongile zaharraren bidetik.
Aspaldion, portua izan du inspirazio-iturri, bertako tutu beltzak direla eta
Eta bikainetan bikainena, Lekeitioko portua behin betiko kirol portu bihurtu zenekoa dugu
Badakigu lanean segitzen duela. Baina, zoritxarrez, ez dugu bere beste irudirik, haren banaketa katetik kanpo gaude-eta.
2026/05/19
Ilustr(atzail)eak
Bittor Txakartegi
Asteburu honetan ustekabeko ederra hartu dugu Eskolapetik pasatzean: Bittor Txakartegik erakusketa jarri du Kultur Etxeko erakustaretoan. Aukera ederra guretzat zor batzuk kitatzeko.
80ko hamarkadako giroa itogarria zen alde askotatik, baina sormen ekimenak nonahi sortzen ziren humus hartan: zine forum eta musika forum taldeak, munduko gaztetxerik onena, lehen Kultur Etxe autogestionatua, Arrakala irratia, argazki taldeak, Etsaiak musika taldea... Berbek euskarri bi zituzten: aldizkari eta fanzineetako orriak eta kaleetako hormak. Horietan, batzuk hitzak jartzen zituzten, eta beste batzuk, irudiak.
Hiru irudigile izan genituen sasoi hartan: Bittor Txakartegi, Jabi Barcina eta Joseba Markuerkiaga, zein bere arloan.
Eta esandakoa, bat-batean... Herrikadak/Harrikadak
Herrikadak/Harrikadak erakusketa
Bittorrek kaleratutako lehenengo ilustrazioa Sustraia 30eko azaleko irudia izan zen, 1981eko urrian. Bertan jaia eta alkohola lotzen zituen.
Handik aurrera, herriko ekimen gehientsuenen ilustratzaile izan da:
Lekeitioko bertso eskolakoak
eta antolatzen zituzten bertso-saioak
kirol mundua
Kale Antzerkia
eta, zelan ez, Musika banda eta antolatzen zituen ekimenak
Eta beste argitalpen mota batzuk
Juan Luis Plazaren (eta haren lagunen) KOSTRAn komikigintzan
Lea Artibaiko eskola publikoek kaleratutako Soka saltorako kantak liburukian
udalaren kultura ekimenetan,
Dzangak
Miren Agur Meaberekin elkarlanean
Kurik 3an agertu zen 2TTORREN FEIXBUKA (BIttor Txakartegi Etxebarria) izenburupean Bittorren irudi multzo zabal bat, nahikoa ikusteko Lekeition izan diren kirol eta kultur talde guztiekin kolaboratu duela: Dzanga piragua taldea, Emakumeak, Sahararen aldeko taldea, Ipuin lehiaketak, bertsolariak, musika mundua, Kale Antzerkia...
Baina erakusketara bueltatuta, begitanduten zaigu lan larregi ipini dituela ikusgai, eta horrek, gure ititzian, nekeztu egin du bisita: 2-3 erakusketa egiteko beste material egon da. Jakina, 40 urteko lanak horretarako eta gehiagorako ematen du. Entzun dugu bat edo beste esaten: kartelekin bakarrik egin beahrko luke erakusketa bat, zoragarriak dira.
Nahas-mahasaren gainetik, guri gustatu zaigu ikusi duguna, baina gustatu gustatu 85 aldera landu zuen estiloa eta irudigintza konprometitua eta gizartean gertatzen zirenei lotua gustatu zaigu (80ko giro itogarri hartan landua), batez ere ORAIN aldizkariko irudiak.
Honako hau, amnistiari buruzkoa da, baina ez du batere gaurkotasunik galdu gaur egun gure gizartean bizi ditugun beste egoera batzuk adierazeko
orduko borroken oinordeko dira oraingoak; orduan oihu eta orain ere, oihu. Gu ez gaude mutu, bai batzuk gor, ostera.
Orduko sospetxosoak gaur ere susmagarri dira, baina sospetxoso gehiago dago orain azalaren kolorea bestelakoa izate hutsagatik
Denak dituzue ORAIN aldizkarian
Baina zer edo zerk barrenak urratu badizkigu, irudi honek urratu dizkigu: belaunaldien arteko harreman falta, bata besteari lepoa emanda, zein bere drogak lagunduta bizitzari aurre egiten, edo egin ezinda:
Eta, halaxe.
2026/05/11
Talaiapekoa 4
2025eko abendua
Aurrekontuak gai nagusi zenbaki honetan, eta egitasmo garrantzitsuenak
Aspaldion jende ugari arduratzen duen gai bat ere ageri da:
Ander Goikoetxea Vazquez, Euskara zinegotzia
“Zelan eskatu kanpotik datorrenari euskaraz ikasteko, guk geuk hutsuneak baditugu euskararen erabileran?
Bada, horixe.
2026/05/03
Talaiapekoa 3
2025eko otsaila
Gai garrantzitsua aldizkaria hasteko: Andara bizian zahartzen dagoen herrian, gazteak kanpora eta etxeak hutsik.
Gai bi dira? Lotuta daude? Nola lotu nahi dira? Bizi dabil mundu zabalean etxebizitzaren arazoa, eta guk ezin dugu besteak baino gutxiago izan. Gurean ere problema larria da: Lekeition 909 etxebizitza daude erabat hutsik, hau da, ez dira turistikoak eta ez da inor bizi urte osoan.
Azterketa bera interesgarri begitandu zaigun arren, iradokitzen zaigunez, gazteek herritik joan behar dute ez dutelako aurkitzen etxebizitzarik. Eta, gure ustez, ezin da halakorik ondorioztatu beste parametro batzuk aintzat hartu barik. Non geratu da arlo ekonomikoa? Ez ote dira joango herrian lanik ez dagoelako?
Eraikitzen ari direnak (Beitian eta frailekietan), behintzat, ez dira gazte horientzat, ezta lekeitiar askorentzat ere.
2026/05/01
eta Lekitto musika banda ke egin zen
Sua, itxura batean, kartel honek piztu zuen
Bandak bandara apuntatzeko eta musika-eskolak jasotzeko kaleratutako kartela, 2023-05
Bandakoen eskaintza dela-eta, Musikaia musika esolak ateratako komunikatua
Komunikatua irakurri eta jaisteko, egin klik hemen: KOMUNIKATUA MUSIKAIA MUSIKA ESKOLA 2023-05-30
Instagram-eko denuncias_euskalherria webgunean agertutako adierazpenak (anonimoak)
Bandakoen komunikatua, 2025-04-08
Komunikatua irakurri eta jaisteko, egin klik hemen: 2025 LMB komunikatua
Analisia irakurri eta jaisteko, egin klik hemen: LMB Komunikatua Analisia
Analisia hau zabal ibili zen Euskal Herriko musika-eskoletan. Hau ere anonimo agertu zen. 2025-04-08.
Bandako kide baten salaketa-gutuna, 2025-04-10
Herritik eta musika-eskoletatik, gaiak komunikabideetara egin zuen salto
Badaezpada ere, hemen klik eginda ere eskuratu dezakezu.
https://www.elcorreo.com/culturas/banda-musica-lekeitio-cesa-actividad-medio-acusaciones-20250409005342-nt.html
Badaezpada ere, hemen klik eginda ere eskuratu dezakezu.
Badaezpada ere, hemen klik eginda ere eskuratu dezakezu.
Sare sozialetan agertutako gogoeta bat. Badakigu Koldo San Sebastianek bat idatzi zuela baina ez dugu aurkitzen. Beharbada, hau da.
Urtziri egindako lana eskertzeko hainbat egunkaritan (Gara, Hitza, Berria) agertu zen testua.
Honaino, testu idatziak eta publikoak. Aparte, zenbait batzar ere izan ziren, hala moduz deituak, baina hor esandakoen berririk ez daukagu.











.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)
































.jpeg)

.jpeg)
.jpeg)









