2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/08/09

 

SUSTRAIA 8

Indartsu agertu zen Sustraia 8a, sustraitzen zegoen seinale. Etorkinei elkarrizketa, etxebizitzaren arazoa ―etxe hutsen gai errekurrentea, eta harrezkero 47 urte joan dira; hutsean, antza―, publizitatea, gazteria, euskara batua, alfabetatzea...
 
Eta Besteena atalean, La Voz de Españakoa? Leiru, leiru
 

 
Zutabe osoa irakurri nahi duenak hemen dauka, bigarren orrialdean. pentsa eta esan. Lotsarik tantarik ere ez.

Etxebizitzen atalean argazki batzuk daude



Ea dakizuen non zegoen ezkerreko hori. Eskumako goikoa ikusi egin behar zen harrizko zelako etxea bota zuten Gamarra plazan daukagu; beste, Eskolapean.
 

Kirol komisiokoek parkean egiten hari ziren etxola triste hura zertarako zen azaldu behar izan zuten: aldagelak ziren eta ez, txutxumutxuek ziotenez, narrutan egiteko leku bat. Takok eta Gorrik jaso zuten, eta plazapeko aldagelak egin zirenean eraitsi zen.

Artikulu batzuk ageri dira sinatuta: gazteriarena Poto-k sinatzen du eta hori Pototo da; Bizi gaitezen bakean, A.E.-k, eta tonua ikusita A.E. hori, bistan da, Aitor Etxebarria da, eta sara, berriz, ez dakigu nor den.  

Bizi gaitezen bakean artikuluaren gaiari buruz aipamen bi daude aldizkarian: A.E.-rena eta Egunerokoan datorrena manifestarioaren ondoko liskarren gainean.

 

 
Zer gertatu zen Lekeition guk ez genuen ikusi, Bilbon geunden handik ezin irten ezinik. Ondo gogoratzen dugu zenbat egur eman ziguten bakearen izenean.
 

 
Espainiako Barne ministerioak indar gehiago metatu zuen Bilbon, zer gerta ere. Jakina, egurra banatzen hasi ziren ezer gertatzen ez zen tokian eta unean, eta orduan bai, zer gerta hura gertatu zen. Teknika zaharra. Lekeition, 1976ko Antzar egunaren gauean bizi izan genuen: grisak zain izan ziren herri inguruan gertatu beharreko hura noiz gertatuko eta herrian su batean sartzeko. Jokabidea Ertzainek errepikatu zuten 2009an.

Pena bat Egin-en hemeroteka ez egotea sarean. Eta Sustraia-rik ez da Bizi gaitezen bakean gisako artikulu asmo onez beteak idazteko.
 

 

 

 Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 8, kaleratutakoa




 Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 8, originala

 


 

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina