2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/04/09

 

Potxuak

1979

 

Jaia bai, borroka ere bai lelo zaharra dugu, aspaldikoa. 1979an, Lekeitioko emakumeak borrokan ibili ziran, handik hona, san Antolinetako egun guztietan, bagara oihuka eta aldarri. Eta, azken egunean, atseden hartu zuen harako hark ez bezala, borrokan segitu zuten, jai gisan, eta beren buruak omendu zituzten Egaña jatetxean egindako afarian. Gora gu eta gutarrak! ―gutarrak ez direnak ere bai Borroka-ospakizun hartako argazki gutxi izango dira ―artean ez zegoen eskuko telefono kamaradunik―, eta guk gutxi batzuk eskuratu ditugu. Erretratuok ikusita, sumatzen dugu jende gehiago batu zela afari hartan eta ez direla behar den moduan ikusten edo agertzen guk batutakoetan. Zer egingo diogu, bada!

Hona ekarri ditugu urte eta borroka gogoangarri hura ez dadin denboraren joanean galdu eta emakume haien omenez harritu egin gaitu tartean mutil batzuk ere  ikusteak―. Eta gauzak zer diren! Badakigu nor diren mutil horiek, aurpegia tapatuta duena izan ezik.

Lana dugu zati baterako argazkiotako nesken izenak topatzen. Baina topatuko ditugu, omen hau ezin da-eta erren geratu.

 



Josu Aboitiz, Jose Ramon Arrasate, Juan Daniel Ruiz Mimi eta Peru Ibañez de Aldekoa





























Erretratua txarra da, baina geratu dadila afaria Egaña jatetxean izan zen seinale.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina