SUSTRAIA 17
1980ko urtarrila (1)
Sustraia
17a 1980ko urtarrilean kaleratu zen. Urteko balantze batzuk ageri ziren. 1979, urterik feministena Lekeition artikuluan emakumeek 1979an gauzatutakoak aldarrikatzen zituzten, harro. Potxuak taldeak ibilitako bidea zabaldu eta zabaldu joan da, gaur arte.
Noiz arte? galdetzen zuten Amnistiaren aldekoek. Inork ez zekien zein luze joango zen ―eta doan― kontua.
Plaza bazterreko pilara zatia bota zutenekoa ere ageri da. Gaur egun nekez gertatu daiteke halakorik, baina, orduan, parte hartan, autoek aparkatzen zuten.
Egunerokoa egiten zuenak agenda berria eskatu zion ―gogoratu, Gabonak ziren― Sabinori. ez dakigu lortu zuen, baina guk oraintsu jakin dugu egile hori Jose Antonio Aranburu Natxi zela.
Drogak, Azkue zinekluba, Manuel Endeiza, umeen sormen lanak...
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 17 originaletatik


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina