SUSTRAIA 9
Sustraia 9aren azala urte bateko ibilaldiaren isla izan zen: aurreko 8 zenbakien azalak denak batera. Eta barruan, urte osoan landutakoen pastel eder bat euren berbetan.
Horrez gain, Mikel Zarateren kolaborazio bat, Tetxuk sinatutako artikulu bat alkoholaren arriskuen gainekoa ―sasoi hartan, talde antialkoholikoak indar handia zuen―
Alkoholak ez du inor askatzen baizik eta lotzen
Eskolapean, monjen horman, gaiak bere lekua ―murala― zuen, beti lez lerdoren batek gainean idatzita.
Eta ikusteko denetik zegoela aldizkarian, eta ez bakarrik nuklearren kontrako borroka, Sendotzaren ―orduan, konfirmazioa esaten genion― gaineko artikulua. Ez dago esan beharrik nork idatzitakoa izango den
Interesantea, arrantzaleek Venezuelan izandako esperientziaren kontaketa.
Sustraia 9aren originalak orrialdeak ditu faltan. Osatutakoan jarriko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina