SUSTRAIA 7
Sustraia 7 honetan ikusten zein baliabide urri zeukaten Sustraiakoek: azaleko argazkiak fotokopiak dira, eta jaien gainean barruan daudenak ez daude originalean. Bueltatu egiten zituzten, antza. Ea osatzerik duten: Toniren artxiboa udaletxean dago; Victorrena, Kiñukan, eta Galanenaren gainean ez dakigu ezer. Eta zenbaki honetan ageri ez badira ere, Clareten eta Apraizen artxiboak galdutzat jo behar ote ditugu?
Jaien argazki-erreportajetik aparte, jaien balorazio bat, Migel Muñozekin elkarrizketa bat ―lehen, orain lez, ezin zan bizi artetik― eta bete bat Manuel Endeizarekin: jubilatuen bizimodua asko hobetu da, baina komeni da irakurtzea nondik gatozen jakiteko.
Eta bestelako argazki batzuk: Alfa Alfa zeneko bat ―gogoratu zelako hatsa zabaltzen zen herrian eta nola zikintzen zigun erreka― eta goiko errotonda dagoen lekuan zegoen zabortegikoak. Herri dotorea daukagu, baina lan handia egin behar izan da horretarako.
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 7, originala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina