2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/08/23

 

SUSTRAIA 15

Sustraia 15a 1979ko Sanantolinen gainekoa da oso-osorik.
 
Nagusiei, lehen aldiz, omenaldia egin zitzaien eta bazkaria egin zuten batzokiko erretegian. Oso pozik amaitu zuten, pozik-en zentzurik zabalenean.



Jaietako komisioak, balorazioan, pozgarritzat jo zuen ohitura zaharrari eustea eta antzarrak bizirik eskegitzea. 3 urte geroago herritarren talde batek antzarrak hilda zintzilikatzea aldarrikatu zuen. Folloia. Gaur egun, pentsaezina dugu hori. Gora Antzartek!




 Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 15 kaleratutakoa


 

Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 15 originaletatik

Baina, 1979 urrun hartan gertatu zen zerbait herri honen historian nabarmendu beharrekoa ―eta Sustraiako menbrillo haiek ez zuten ikusi, antza―: emakumeen oldarraldia. 

Jaien aurretik, antzarren aurreko batzarrera agertu ziren eta jakinarazi  zuten Antzar egunean parte hartuko zutela, gizonezkoak nahi zein nahi ez. Hilaren batean, Potxuak txarangarekin agertu ziren, Antzarretan antzarraren bila joan ziren beren ontzian eta jotasu ibili ziren egun guztietan. Gaur arte.

Sustraian aipamen soil bat dago:


 

Eskerrak dakigun zer tradizio apurtu zuten!

Jarraituko dugu honen gainean, baina haur perla bi:



Errefuxiatuen aldeko aldarrian, Giscard-en kontra

 

Lekeitioko Lehen Herri Maratoia egin zen

 
Julian Arrate Raul Galaneri beteranoen saria ematen
 
Eta Kuadrilla eguneko argazki batzuk:
 
 
 
 
 

 
Urte luzetan Espainiako Txirrindularitza Itzulian mediku ibili ostean, Donisidro omendu zen Silloniz txirrindularitza elkarteak antolatuta lasterketa baten bidez
 
 
Eskuliburua ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Isidro Salinasen omenaldia
 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina