SUSTRAIA 18
1980ko urtarrila (2)
Sustraia
18an, galdera ezkutu bat ageri da: Nola gelditzen dira Antinuklear taldearen eta HK-ren arteko harremanak? Eta jarraian erantzuna: Chi lo sa ! Bada, Antinuklearren eta HK-ren arteko harremanak, hobeto esanda HASI alderdiarekin zituzten harremanak okertu eta okertu egin ziren. Handik bi-hiru urtera erabat lehertu ziren Gizarte etxean egin zen zorigaiztoko entzerrona (hala esaten genien orduan itxialdiei) batean: HASIkoek kristorenak eta bi esan zizkieten antinuklearrei eta HASIren lerroetara makurtzen ez zen edonori. Eta halaxe.
Sabiñok ez zion Natxiri oharlibururik erosi, okerrago: Natxik berak eskaini zion bat Sabiñori.
Txori batek esan digu drogei buruzko artikulu saila Josetxu Llerandik idatzi zuela.
Eta Berraondoren ohiko artikulua erabat nahastuta agertu zen: batek daki zenbatek berregin eta irakurri zuten. Badaezpada ere neurriak hartu ditugu arazo barik irakurri dezazuen orain.
Emakumeek beren arazoak azaleratzen segitu zuten, eta Silloniz Txirrindulari elkarteak neskak taldera batzeko eskatu zuenean Elena Salinas eta Bakarne Amutxategi agertu ziren bizikleta gainean. Imajinatu nahi ditugu zikloturisten tropel buruan, Munitibarretik bueltan, atzekoak arnasestuka zituztela.
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 18 originaletatik



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina