SUSTRAIA 5
Sustraia 4a Editorialarekin hasten da: argi ikusten da zer zailtasun izan zituzten aldizkariari eusteko.
Deigarria, benetan ere, Besteena atalean Anaitasuna aldizkaritik hartutakoa:
NAHIA aldizkaria ez dugu ezagutzen, baina hor mentatzen den herria Lekeitio ez bada, antz handia dauka.
Arrantzaleak: Hil ala Bizi? artikuluaren buru, argazki bi. Iraganeko argazki bi. Ezkerraldeko itsasontzietatik bakarra ez da geratzen Lekeition. Sasoi batean, Ondarzabali eutsi genion ondare moduan, baina hondora bota genuen dirurik ez zegoela eta. Bigarrena, Isidorren kabana zen. gaur egun etxeak daude hor eta pilateseko zentro bat. Kabana du izena. Artikuluan, "portua hutsitu nahi dela" esaten da eta gunea turistiko bihurtu. Bada, helburua beteta dago: itsasontzi bakarra geratzen da ―salgai dago―, eta portua Kirol portua dugu.
1974ko Aste kulturalaren gainean hurrengoan egingo dugu berba.
Sasoi honetarako ―editorialean esaten den bidetik―, Sustraiako ekipoa hasita zegoen: Miren Bego Antxustegi eta Miren Agur Meabe batu ziren, eta horien eskutik, aurrerago, Mirari Eskribano eta Txaro Lauzirika. Zorione Aboitiz ere tartean zebilen eta egunerokoa Jose Antonio Aranburu Natxik egiten zuen.
Interesgarria, eskoletan gertatutakoaren kontakizuna: nagusiok beti gazte eta gaztetxoen bideetan esku hartzen.
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 5, originala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina