2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/04/29

 

Lekitto musika banda

 
 

Iñuzente eguneko bandaren kontzertua iñuzentadia izan ote zen? Zergatik ATOR horrek ez dauka hatxerik? ATORranteren laburpena ote da? Ze, musikariak beti izan dira atorranteak! Izango ote dugu, 2025ean, Musika Bandarik herrian? Eta badaukagu, izango ote du zuzendaririk?

1867an lehen Musika Banda  sortu zenetik, Udalaren eta bandakoen arteko harremanek beti izan dute gorabeherarik, Fernando Garateak dinonez Kurik 4an eman zuen Lekeitioko Musika Banda artikulu gogoangarrian.

Gorabehera horiek 1891n jo zuten goia. Urte hartan, banda bi izan ziren herrian: la Independiente (izena aukeratu ere...) eta udalaren banda

 

Azken esaldia, gogoan hartzekoa: 1891 urteaz ari da, e!

Harrezkero, behin baino gehiagotan izan dugu antzeko dualtasunik herrian (alderdi politikoen arteko banaketak eta ika-mikak alde batera utzita). 

1. Estudiantina bi; bueno Itxaropena estudiantina eta tuna bat. Bandatik bertatik sortu zen arazoa 60ko hamarkadan, 1967 aldera. Sasoi hartan, Migel Arrieta genuen bandako zuzendari behin-behinean, baina bandako zuzendariena gorputz nazionala zen eta, Valentzia aldetik, Rafael Rosell etorri zen herrira lanpostuaz jabetzen (Migel bandako musikari soil izatera pasatu zen). Migelek musika eskola bat zeukan eta etorri berriak, gutxiago izan nahi ez-eta, berea zabaldu zuen. Emaitza? Karnabaletan Migelek umeen Estudiantina montatzen zuen eta besteak, bada, tuna.

 


 

2. 1974an Aste Kultural bi, biak denbora tarte berean. Gaztedi gazte taldeak antolatu zuen bat, eta EAJk hori jakitean, arduratuta eta presaka, beste bat antolatu zuen. Kontraprogramazioa esaten zaio horri.

3. Dantza talde bi. Kaxarranka taldea zegoen urteetan. Baina, hara, Franco hil zorian eta... Etorkizuna taldea agertu zen.

4. Ikastola eta herriko eskolak. Beti nor baino nor. Beti nor herriko(i)ago.

5. Triatloi talde bi. Garraitz eta haren eszisioa, Amandarri.




6. Gazte talde bi: Ernai eta GKS. Hauek ere nor gazteago, nor ezkertiarrago, nor abertzaleago, nor herritik hurrerago, nor askeago?

7. Eta, zirkulua zarratzeko-edo, herriko musika banda eta eskola musika elkarri mokoka.

Migelek erretiroa hartu zuenean, arduratuta geratu ginen zer pasako gure Bandiagaz. Urtzi Iriondo agertu zen, eta are gehiago jaso zuen (zail zeukan) gure bandaren izen ona eta haren maila. Begi bistan dago zer lan egin duen. Zoriontzekoa!

Harro gara lekeitiarrok gure musikarako joerarekin eta gure Musika bandarekin. Benetan harro.

Baina entzun dugu bandako zuzendariak 19 urte daramatzala urte birik behin kontratuak egiten. Denbora tarte horretan, 4 alkate pasatu dira Udaletik, eta batek ere ez du konpondu egoera. Gora langileen eskubideak eta lan baldintza duinak!

Eta, ez, ez gaude harro horrekin!

OHARRA. Idazki hau, bistan da, 2024ko abenduaren bukaeran edo 2025eko urtarrilaren hasieran dago idatzita. Kontua da bestelako kontuak entzuten hasi ginela, eta gure sanedrinean erabaki genuen tartea ematea eta ez kaleratzea bazterrak ez nahastearren (bazterrak nahastea gustatzen zaigun arren). Urte bete luze joan da eta ikusi dugu zein itsasotan isuri diren uholde haren urak. Bego, bada, bere hartan.

2026/04/27

 

The LMBand

Azken Waltz 

Apirilaren 26a, efemeride-eguna Euskal herrian. Denak Gernikara begira. Guk, ostera, ez daukagu ahaztuteko 2025eko apirilaren 26a. Bonba bat jausi zen herrian: atzo urte bete zen egiteko LMBren azken emanaldia.

 

 

Zurrumurruak eta txutxumutxuak zabal zebiltzan herrian aurretik, tiro-hotsa entzuten zen, eta akabo esan genuan kartela ikusita. Kontuak ez zeukan zuzentzeko itxurarik. Ez genekien gehiago okertuko zenik.

 

 

Eta azken waltzik barik geratu giñen. Eta batere waltzik gabe urte betean.

 

The Last Waltz hura The LATZ waltz bihurtu zen.


Hitzordua plazan

Epaile asko herrian. Marmoen kapelapean izkutatutakoen ahotsek zabaldu dute salaketa. Sare sozialetan lehenengo, herrian gero, eta komunikabideetan azkenik. Salaketa larria da: tratu txarrak! (Lehenengo salaketa sexu-erasoak salatzeko gune batean agertu da). Lau haizetara, Donostiatik Bilbaora, salaketa-ahotsak durundi bihurtu dira, eta, gero, txilio. Eta Ku-Klux-Klan-ekoek beltza oihukatu balute lez, denok hasi gara, batera: beltza, beltza, beltza. Plazatik, oihua Udaletxe barrura sartu da eta are ozenago irten da bueltan: beltza, beltza, beltza.

Plazan, beltza, kioskora igo da, eta guk kioskoa inguratu dugu; ez du ihesbiderik. Zer esango du bere alde? Guk, konpaiñi eta parte, salatariak epaile bihurtuta, masa txilioek gortuta eta itsututa, eman dugu epaia: beltza!

Egun argitan gertatu da dena, eta marmoen argi-zuziek izkutatu dituzte itzalak. Baten batek, abagunea aprobetxatu nahi izan du eta soka bat atera du. Igo dira marmuak kioskora eta kolpe dute beltza zaputzetik. Sokarik ere ez da behar, baina irudia irudia da: lazada eginda jarri diote sama bueltan. Tira gora! Han u(r)tzi dugu zintzilik. Gauzatu da lintxamendua.

Biharamonean, goizaldean, norbaitek ikusi du beltza zintzilik kioskoan, eta arin zabaldu da berria herrian. Inork ez daki ezer, gu ez gara izan, inor ere ez da izan. Bere buruaz beste egingo zuen.

Lagun batek esaten digu Lekitto musikeruen herria dela, baina oker dago. Txikiteroen herria da. 

 

Joan da urte bete, eta harrezkero, bizitzak aurrera egin du. Egin ote du aurrera herriak? Beltza, lintxatutako guztiak legez, bazter batean part botata utzi genuen. Bere hurrengo bizialdian ez du kioskoetara igotzeko ez aukerarik ez esperantzarik.

 


 


Azken, dantza hau,maitia, zurekin...Nahi zinduzketereman nerekin...Baina, gaurko xediaezin daike betia!...Badakit, nik ere,bihar dela joaitia!...
 
Bego pena hau!Itzuliren naizBai! Berriz Euskal Herrirat!Bego urte hau!Etorriko naizbetikotz zure ondorat!...
 
Azken dantza hau,ez da sekulako...Zin egina dut,zin egin betiko,hemen, gure lurreanbizi behar dutala!Hori ez bada,hil hotz jar nadila!...



2026/04/25

 

Korrika 5

1987 

1987ko apirila sendo etorri zen: Lea-Artibaiko Bertso Lehiaketa eta Korrika 5. Hilaren 3an, lehiaketa Gizarte etxeko aretoan eta hilaren 4an, Korrika afaria Larrotegiko eskoletako jantokian. Parranda batetik irten eta beste batean sartu, artean ez genekien huts egingo genuela lekukoa hartzeko hitzordura Eskolapeko parrandari lotuta.

Jaia bai, borroka ere bai-ren bidetik, bertsolariak eta musika talde bat izan genituen afaria alaitzen. Afari hartako bideoa ere izan behar da, guk eskuratutako argazkietan Jose Ramon Arretxabaleta eta Bingen Seijo ageri dira-eta grabaketa-lanetan. Batek daki non dagoen. Bila segitzen dugun bitartean, hor dituzue argazkiak.

Bideo-teknikariak: Jose Ramon Arretxabaleta eta Bingen Seijo

 



 

 
Bertsolariak: Gorri, Jabi, Luzio eta Natxi 
 




 
 
 
 
 
 
 
Mahaikide batzuk 
 
 

Jesus Mari eta Bolota


Bolota eta Karmelo


Amaia, Karmen Marina eta Xabier

 




 Mahaikide ospetsu batzuk: Ruper Ordorika eta Jone Goirizelaia
 


 
Guk dakigula, Ruperrek ez zuen gitarra hartu

Dantza-giroa
 

 


 
Musikariak: Zakari, Jon Iñaki, Bittor, Todor...
 



d



















Antolatzaileak: AEK



2026/04/22

 

Bertsolariak

Bertsolaririk, ez; baina bertso-saioak, bai. Frontoian eta Antzoki zineman (lehenago, Zine barrija) egiten ziren. 1985 izango zen. Apirilaren 27an bertso-saioa izan zen Santi Brouard kirol etxean. Sekula halakorik! 22 bertsolariren izenak ageri ziren kartelean: ospetsuak, ospetsu-bidean zeudenak eta txantxa eta barrea eragitekoak (zeuek erabaki nor den nor). Mañukorta eta Lazkao Txiki falta ziren, baina karteleko zerrenda mundiala da.



Egingo genuke... Ematen digu kartel hori Zuluan ondu zela, eta pentsatzen dugu ez gabiltzala egiatik urrun. Bertsotan ez genuen jakingo, baina nork ukatu dezake bertsolari trebe giñela: (h)umorea ez zitzaigun falta, ez horixe!


2026/04/20

 

Lazaro Akordarrementeria

Kontatu dugu herri modura ez garela oso bertsolariak;, eta nekez topatuko dugula bertsolari lekeitiarrik aurreko mendeko oholtza eta lehiaketetan. Baina izan genuen bertsozale ospetsu bat, gogoangarria, ehundaka bertzo buruz zekiena: Lazaro Akordarrementeria Ibaceta. Eta kantatu egiten zituen 

Lazaro 1894ko apirilaren 21ean jaio zen eta 1978 maiatzean hil zen. Ordurako, Kantauri itsasaldeko arrantzalerik zaharrena zen.

 

El Correo Español. 1970-06-05

 


1976an, omenaldia egin zioten Lekeitioko Santi Brouard frontoian, Mitxel Kaltzakortak eta Zubiondok antolatuta.

 


 

 

 

 

 

2026/04/19

 

Bertsolariak

Gerraren kontra aurrekoan. Berbaren alde beti. Eta Euskal Herrian, hitzaren kirol nazionala esaten zion Amurizak, berbak errimatu eta josi egiten dira bertsotan. Lekeition, baina, ez gara oso bertsolariak; nekez topatuko dugu bertsolari lekeitiarrik aurreko mendeko oholtza eta lehiaketetan. Mende honetan, Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti,  Mirari Azula eta...

Izan zen, baina, 1980ko hamarkadan bertso eskola bat, eta izan zen 1987an Lea-Artibaiko Bertso txapelketa. 


Apirilaren 3ko Lekeitioko bertso-saioa Gizarte etxean egin zen. Gizarte etxe hartan erakustareto bat zegoen, Ikusgarri, eta haren ondoan hitzaldietarako gela bat. Gela hartan ez zen izan El Correoko ez kazetaririk ez argazkilaririk. Sustraia aldizkariak ere  hartuta zuen Josafaterako bidea. Baina izan zen han egun hura argazkitan hartu zuenik, eta guk argazki haiek aurkitu ditugu. Oholtzakoenak, ze epaimahaian Lekeitioko Bertso eskolako beste bat zegoen, Jabi Zubieta, ea harenik ez dugu.


Manu Ziluaga Txilu, ?, Aitor Elexpuru

 

Jose Antonio Aranburu Natxi, Jose Luis Goenaga Gorri

 


Jose Luis Goenaga Gorri,  Gregorio Larrañaga Mañukorta


Jose Luis Goenaga Gorri,  Gregorio Larrañaga Mañukorta


 Gregorio Larrañaga Mañukorta, Jose Antonio Aranburu Natxi

 

 

?,  Manu Ziluaga Txilu

 


Aitor Elexpuru, Jose Antonio Aranburu Natxi


Gregorio Larrañaga Mañukorta, ?


?,  Manu Ziluaga Txilu, Aitor Elexpuru


Amurizak Hitzaren Kirol nazionala hartatik lehiaketako hartako lelora Gure hizkuntza nazionala euskara da... Ea gainerako kirolak ere gure hizkuntza nazionalean lantzen ditugun.