2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/07/31

 

SUSTRAIA 3

Sustraia 3a azaletik bertatik dator borrokalari: argi dago ez dela informazio-aldizkari hutsa. Azalak joera bat erakusten du: busti egiten da; zentral nuklearrak ez dira onak, eta haien kontra egin beharra dago. 
 
Eta kargu hartzen zaie udal agintariei: zentral nuklearren kontrako itxialdi bat zen egitekoa udaletxean larunbat batetan, eta zarratuta agertu zen, bertako langileak greban zeudelako aitzakian. langileek berek gezurtatu zuten baieztapen hura eta azaldu zuten zarratzeko agindua goitik etorri zela. Goi-goitik ere ez zen etorriko, bestla zergatik ibili langileak greban zeudela esaten?
 
Eta kargu hartzen hasita, EGIN egunkariarentzat ere bada egurrik: herriak egina herriarentzat, baina, itxura batean, herritarron ahotsik barik.
 
Irakurleak mintzo atalean, gutun bi: Zer euskara-eredu erabili da bat, eta bestea, lidergoak eta asanblearismoa. 47 urte geroago, borroka beretan gaude sartuta. Zaharrak berri, beraz
Elkarrizketa bat ere bada: Ume atzeratuen arduradunekin galdezka. gaur egun herri-aldizkari batetan atzeratuak berba erabiliko balute hemen erabiltzen den moduan, plazan erreko lituzkete. Ez dakigu nortzuk ibili ziren talde hartan, baina emakume ―ze andrazkoak ziren denak― haiek beren seme-alabak eskolatzearen alde izugarria izan zen: haien lanari esker, ume horiek eskolatuta daude beste ume guztiekin batera eta behar dituzten laguntza gehigarriekin.
 
Olerkiak, zelan ez, Joseba Alcalderenak dira.
 

 


 Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 3, kaleratutakoa
 
 
Oharra 1. Ez egin kasurik orrialde-zenbakiei: oker daude, eta berrantolatu egin behar izan dugu. Hemen daukazuena logikoena da; gure ustez, jakina.
 
Aldizkaria agertu zen moduan ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 3, ordena okerrekoa
 
Eta Koskaren ostean, Errobi. Gure lekukotasuna.
 

Gure lekukotasuna

 

Zuen aurrean, jaun-andereak,
ibiltzen gara askotan...
bozkarioa ezarri nahiz
denen gogo-bihotzetan!
Baina giroa, ez dago naski,
alaitzeko denboretan ...
Oraindik ere gure herria
ari baita negarretan! (bis)

 
Sustraiakoak ere sentipen berak izango zituztelakoan gaude.
 
Oharra 2. Oraingoan ez dago originalik.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina