2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/05/25

 

Ilustr(atzail)eak

Jabi Barcina

Jabi Barcina askoz lotuago egon zen mugimendu antinuklearrari eta Amnistiaren aldeko komiteari. Haren lanik gehienak pankartetan eta hormetan margotuta egon ziren, salaketa-muralak, eta galdu egin da haren lan gehiena horma haiek eraitsi ahala. Argazkiak izango dira han eta hemen (ari gara bila, eta ez dira ageri), baina nekez dakigu zein den bere eskukoa, seguruenik gehienak diren arren.

Ziur dakigu Trinkete etxea udalak erosi zuenean eskurik esku ibili zen triptikoa berak egin zuela eta 

 


Eskuorria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Trinketea erostearen kontrako eskuorria

baita 1981-83ko saneamenduaren kontrako eskuorria ere

 

Eskuorria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Saneameduaren kontrako komikia
 
Orri hau komiki eran dago eginda, eta 1983ko udal hauteskundeetako kanpainako mural guztiak ere berak egin zituen, denak saneamendua ardatz hartuta. Pena bat mural haien argazkirik gorde ez izana.Aurrerago ikusizen proiektu hura zabarkeria bat zela eta ez zen gauzatu; baina haueskunde haietan EAJk arrasatu egin zuen: 13 zinegotzitik 9; HBk, 3, eta EEk, 1. Aspalditik dakigu: arrazoia daukagu, baina kartzelarako gara.

 


2026/05/23

 

Ilustr(atzail)eak

Joseba Markuerkiaga markues

 

Joseba Markuerkiaga izan zen lehenengoa erakustareto bat berarentzat bakarrik izaten: Tia Fran taberna. Tia Fran, orduko hartan, Mikel Murelagarena zen, eta Markus eta, Mikel lagunak izanda, han jartzen zituen Markusek bere lanak. Ez ziren irudi huts, bestelako begia erakusten zuen eta ironia bara-barra isurtzen zen haren biñeta bakarreko istorioetan.
 
KOSTRAn kaleratu zituen irudi batzuk, eta ale berezi kaleratu zituzten oso-osorik bere irudiekin.
 
Nork esango zuen 1985-86an Antzartek etorriko zela hogeita piku urtera irudi honen bide beretik
 

edo euskal saskibaloia sortzeko bidea egon zitekeenik
 


Gure sustraiak eta mendebaldeko kultura (Kolonen arrautzaren irudi haiek!) izaten zuen gai, baina ez zion muzin egiten gizarteko gai korapilotsuei, eta  esan dugun begirada zorrotz harekin beti

 

 

batere gaurkotasunik galdu ez duten irudiak dira


 

galdetu bestela Ceuta eta Melillako hesiaren gainetik salto egiten dutenei

 

Hondartzako futbol txapelketaren 25. urteurrenaren harira egindako aldizkarian ere ageri da sasoi hartako istorio bitxi batekin
 

 

Lekeitioko Berbak sailean ere kolaboratu zuen
 

 eta, zelan ez Kurik-en

Miren Agurrek Euskaltzaindiako sarrera-hitzaldia irakurri zuenean eleizan, Markuesek omenaldia aparta egin zion plazan dagoen gure ongile zaharraren bidetik.

 


 

 Aspaldion, portua izan du inspirazio-iturri, bertako tutu beltzak direla eta

 

 
 


 


 


Eta bikainetan bikainena, Lekeitioko portua behin betiko kirol portu bihurtu zenekoa dugu

 

 

Badakigu lanean segitzen duela. Baina, zoritxarrez, ez dugu bere beste irudirik, haren banaketa katetik kanpo gaude-eta.


2026/05/21

 

Soka saltorako kantak

2000. urtea


2000. urte izango zen. Lea-Artibaiko eskola publikoek, elkarlanean, Soka saltorako kantak izeneko lana kaleratu zuten: kantuen letrak eta partiturak, eta Cd txiki bat kantuok kantatuta.

Esate baterako 

 

 

Bat, Matxin parrat

 

Batek daki nondik nora dabiltzan ale haiek guztiak, eta materiala interesgarria denez, hemen daukazue pdf-an liburukia eta mp3 formatuan kantak (denak .zip batean bilduta).

 

 
Liburukia ikusi eta jaisteko, egin klik hemen:
Soka saltorako kantak
 
 
Kantak  jaisteko, egin klik hemen:
Soka saltorako kanten musika
 
 
 
 


2026/05/19

 

 Ilustr(atzail)eak

Bittor Txakartegi

 

Asteburu honetan ustekabeko ederra hartu dugu Eskolapetik pasatzean: Bittor Txakartegik erakusketa jarri du Kultur Etxeko erakustaretoan. Aukera ederra guretzat zor batzuk kitatzeko.

80ko hamarkadako giroa itogarria zen alde askotatik, baina sormen ekimenak nonahi sortzen ziren humus hartan: zine forum eta musika forum taldeak, munduko gaztetxerik onena, lehen Kultur Etxe autogestionatua, Arrakala irratia, argazki taldeak, Etsaiak musika taldea... Berbek euskarri bi zituzten: aldizkari eta fanzineetako orriak eta kaleetako hormak. Horietan, batzuk hitzak jartzen zituzten, eta beste batzuk, irudiak. 

Hiru irudigile izan genituen sasoi hartan: Bittor Txakartegi, Jabi Barcina eta Joseba Markuerkiaga, zein bere arloan.

Eta esandakoa, bat-batean... Herrikadak/Harrikadak


Herrikadak/Harrikadak erakusketa 


 

Bittorrek kaleratutako lehenengo ilustrazioa Sustraia 30eko azaleko irudia izan zen, 1981eko urrian. Bertan jaia eta alkohola lotzen zituen.

Handik aurrera, herriko ekimen gehientsuenen ilustratzaile izan da:

 

Lekeitioko bertso eskolakoak 



eta antolatzen zituzten bertso-saioak

 

 


kirol mundua 






 administrazioa

 


 Kale Antzerkia


 

 

eta, zelan ez, Musika banda eta antolatzen zituen ekimenak

 



 


Eta beste argitalpen mota batzuk

Juan Luis Plazaren (eta haren lagunen) KOSTRAn komikigintzan

 


 


  

Lea Artibaiko eskola publikoek kaleratutako Soka saltorako kantak liburukian


 

 

udalaren kultura ekimenetan,

Lekeitioko berbak 

Dzangak


Miren Agur Meaberekin elkarlanean

 


 


 

Kurik 3an agertu zen 2TTORREN FEIXBUKA (BIttor Txakartegi Etxebarria) izenburupean Bittorren irudi multzo zabal bat, nahikoa ikusteko Lekeition izan diren kirol eta kultur talde guztiekin kolaboratu duela: Dzanga piragua taldea, Emakumeak, Sahararen aldeko taldea, Ipuin lehiaketak, bertsolariak, musika mundua, Kale Antzerkia...

 


 

Baina erakusketara bueltatuta, begitanduten zaigu lan larregi ipini dituela ikusgai, eta horrek, gure ititzian, nekeztu egin du bisita: 2-3 erakusketa egiteko beste material egon da. Jakina, 40 urteko lanak horretarako eta gehiagorako ematen du. Entzun dugu bat edo beste esaten: kartelekin bakarrik egin beahrko luke erakusketa bat, zoragarriak dira.

Nahas-mahasaren gainetik, guri gustatu zaigu ikusi duguna, baina gustatu gustatu 85 aldera landu zuen estiloa eta irudigintza konprometitua eta gizartean gertatzen zirenei lotua gustatu zaigu (80ko giro itogarri hartan landua), batez ere ORAIN aldizkariko irudiak.

Honako hau, amnistiari buruzkoa da, baina ez du batere gaurkotasunik galdu gaur egun gure gizartean bizi ditugun beste egoera batzuk adierazeko 



orduko borroken oinordeko dira oraingoak; orduan oihu eta orain ere, oihu. Gu ez gaude mutu, bai batzuk gor, ostera.


Orduko sospetxosoak gaur ere susmagarri dira, baina sospetxoso gehiago dago orain azalaren kolorea bestelakoa izate hutsagatik

 


 

Denak dituzue ORAIN aldizkarian    

 

Baina zer edo zerk barrenak urratu badizkigu, irudi honek urratu dizkigu: belaunaldien arteko harreman falta, bata besteari lepoa emanda, zein bere drogak lagunduta bizitzari aurre egiten, edo egin ezinda:

 


Eta, halaxe.

 

2026/05/11

 

Talaiapekoa 4

2025eko abendua

Aurrekontuak gai nagusi zenbaki honetan, eta egitasmo garrantzitsuenak

 

 

Aspaldion jende ugari arduratzen duen gai bat ere ageri da:

 

Ander Goikoetxea Vazquez, Euskara zinegotzia

“Zelan eskatu kanpotik datorrenari euskaraz ikasteko, guk geuk hutsuneak baditugu euskararen erabileran?

Bada, horixe.



 

 
 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen:
Talaiapekoa 4
 
 
 

2026/05/03

 

Talaiapekoa 3

2025eko otsaila

Gai garrantzitsua aldizkaria hasteko: Andara bizian zahartzen dagoen herrian, gazteak kanpora eta etxeak hutsik. 

Gai bi dira? Lotuta daude? Nola lotu nahi dira? Bizi dabil mundu zabalean etxebizitzaren arazoa, eta guk ezin dugu besteak baino gutxiago izan. Gurean ere problema larria da: Lekeition 909 etxebizitza daude erabat hutsik, hau da, ez dira turistikoak eta ez da inor bizi urte osoan. 

Azterketa bera interesgarri begitandu zaigun arren, iradokitzen zaigunez, gazteek herritik joan behar dute ez dutelako aurkitzen etxebizitzarik. Eta, gure ustez, ezin da halakorik ondorioztatu beste parametro batzuk aintzat hartu barik. Non geratu da arlo ekonomikoa? Ez ote dira joango herrian lanik ez dagoelako?

Eraikitzen ari direnak (Beitian eta frailekietan), behintzat, ez dira gazte horientzat, ezta lekeitiar askorentzat ere.

Beste gai batzuk ere badaude: Erresidentzia, euskara zenbatean erabiltzen den herrian...

 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen:
Talaiapekoa 3
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

2026/05/01

 

eta Lekitto musika banda ke egin zen

Sua, itxura batean, kartel honek piztu zuen


Bandak bandara apuntatzeko eta musika-eskolak jasotzeko kaleratutako kartela, 2023-05

 

Bandakoen eskaintza dela-eta, Musikaia musika esolak ateratako komunikatua

Komunikatua irakurri eta jaisteko, egin klik hemen:  KOMUNIKATUA MUSIKAIA MUSIKA ESKOLA 2023-05-30











Instagram-eko denuncias_euskalherria webgunean agertutako adierazpenak (anonimoak)

 


Bandakoen komunikatua, 2025-04-08

Komunikatua irakurri eta jaisteko, egin klik hemen:  2025 LMB komunikatua

 


Analisia irakurri eta jaisteko, egin klik hemen:  LMB Komunikatua Analisia

Analisia hau zabal ibili zen Euskal Herriko musika-eskoletan. Hau ere anonimo agertu zen. 2025-04-08.

 



 

Bandako kide baten salaketa-gutuna, 2025-04-10

Herritik eta musika-eskoletatik, gaiak komunikabideetara egin zuen salto

 

 
 
 
 
  
Badaezpada ere, hemen klik eginda ere eskuratu dezakezu.

https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20250410/lekeitioko-musika-bandak-bere-jarduna-etengo-du-zuzendariaren-aurkako-jazarpen-salaketa-artean

Badaezpada ere, hemen klik eginda ere eskuratu dezakezu.

 


https://www.elcorreo.com/culturas/banda-musica-lekeitio-cesa-actividad-medio-acusaciones-20250409005342-nt.html

Badaezpada ere, hemen klik eginda ere eskuratu dezakezu.

 

https://www.telecinco.es/noticias/euskadi/20250410/lekeitio-banda-musica-malos-tratos-vizcaya_18_015283604.html

 
Badaezpada ere, hemen klik eginda ere eskuratu dezakezu.


Sare sozialetan agertutako gogoeta bat. Badakigu Koldo San Sebastianek bat idatzi zuela baina ez dugu aurkitzen. Beharbada, hau da.

 


Urtziri egindako lana eskertzeko hainbat egunkaritan (Gara, Hitza, Berria) agertu zen testua.


Honaino, testu idatziak eta publikoak. Aparte, zenbait batzar ere izan ziren, hala moduz deituak, baina hor esandakoen berririk ez daukagu.