2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/08/17

 

SUSTRAIA 11

Guk daukagun Sustraia 11k ―jatorrizko grapa ugertu eta guzti begira ematen du: azalean ez dakar Sustraia. Baina irakurtzen hasita, hara non agertzen den ohiko izenburudun orrialdea barruan, azken aurreko tokian hain zuen. Azkena lehenen eta lehena azken. Akats bat muntatzeko unean.
 
Kontua da, Sustraien peskizan, beste ale bi eskuratu ditugula, eta, sorpresa, biak daude gurea bezala grapatuta. Akats larregitxo.

Orduan, beste teoria bat eraiki dugu: orriak nahita trukatu zirela. Hala izan ote zen? Ez dakigu. Guri teoria plausiblea begitantzen zaigu benetako azala ikusita... sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik ematen du aldaketak
 
Gladys del Estal 1977ko ekainaren 3an hil zuen Guardia Civil-ak, tiro bat emanda Tuteran, nuklearren kontrako manifestazio baketsu batean. Manifestazioak eta kontzentrazioak baketsuak izaten ziren harik eta Guardia Civilak edo grisak agertu arte ―orain ere antzera izaten da
   
Itxura batean, norbaiti ez zitzaion gustatu hain azal esplizitua.
 



 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 11, kaleratu zen moduan
 
 



Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 11, kaleratu behar zen moduan
 


Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 11, originaletatik

 

 

1 iruzkin:

  1. Urtietan izan dot azal horren damua. Badakit nork egin eban azala eta zer eztabaida izan genduan, baina hor geratuko da. Poztu nau, hainbeste urte pasa eta gero, ordena zuzenean argitaratuta ikusteak. Eskerrak denporiak perspektibia emoten daben.

    ErantzunEzabatu