2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/04/07

 

Potxuen bidean

1978

 

Lekeition, emakumeak beti ibili dira massijjan, beti aurrean. Eragin egiten zuten, batez ere politikan eta kulturan, baina burrundara hari ezin zitzaion esan mugimendu feminista. 

Sasoi haietan, Lekeitio oso urrun zegoen Bilbotik (Gernikako bide kaskarra, Autxagune zitala...) eta autobus gutxi. denbora eta espazioa zein erlatiboak diren. Ikasten zebilen jendeak bertan geratu behar zuen astean zehar, eta bide horretatik heldu zen Lekeitiora Bizkaiko Emakumeen Biltzarra, batez ere Elena Salinas eta Bakarne Amutxategiren eskutik. Ideiak eta dokumentuak, eta indarra Lekeition ere antolatzeko. 

1978an, Antzarretan joateko ahalegina egin zuten eta ez zuten lortu, baina 1979an haien indarra geldi ezina izan zen: Kata Etxebarria zen harrapatzaile joateko, baina ezin izan zuen parte hartu azken orduko arazo bat tarteko eta Bakarne Amutxategi pasatu zen historiara (beste 43 urte beharko izan genituen andre batek, Ane Marurik, Kaxarranka dantzatzeko). Eta hala,  Potxuak-ek luze jo duen, eta, zoritxarrez, luze doan, bide bati ekin zion.

      



 

Eskuorria irakurri eta jaisteko, egin klik hemen:  Bizkaiko Emakumeen Biltzarra Konstituzioaren aurrean

 

Euskaraz eta gaztelaniaz dator testua, txandakatuta: bat gaztelaniaz, bestea euskaraz.

 

 

 

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina