2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/09/05

 

POTXUAK

 

1979ko iraila historia eta historikoa da Lekeition, eta, batez ere, Lekeitioko andren borrokan. Potxuak izena, Potxuak berba, erreferente dira Lekeitioko borroka feministan. 1979an agertu ziren, eta Potxuak segitzen dute gaur ere izaten.

 


 
 



1979ko jaietan, Potxuak txarangak astinaldi ederra eman zien urte hartako jaiei, ha zelako astinaldia. Eta gailurra Antzar egunean etorri zen, sakaka bota zuten lurrera herri honetako hormarik matxistena: Queda terminantemente prohibido el que en este festejo irtenvengan señoritas. Herriko egunik handienean, herritarren erdiek ezin zuten parte izan.

Aurreko urtean, 1978an, arrantzaleek agiri bat kaleratu zuten neskak Antzarren jaian parte hartzearen kontra bat baino gehiago agiri haren lotsa da gaur egun: Zer demontretan ete gengozan pentsaten entzun genion behin orduko liderretako bati.

Zertara zetorren gaitzespen agiri hori? Bada, 1978an emakumeek egin zutela parte harzteko keinua. Irakurri Anaitasunan agertutako artikulu hau:



 

Anaitasuna 370, 1978-10-15

 

Artikulua Txantxantxio-k sinatzen du, eta Anaitasuna aldizkariaren gainean zer edo zer dakineak badaki izen hori Euken Entziondo dela; izan ere, sasoi hartan Euken eta Jose Llerandi koordinatzaile orokor ere izan zen―  Anaitasunan zebiltzan.

Baina horrek ez zituen kikildu. 1979an, antzarrak preparateko egiten den batzarrera agertu ziren eta jakinarazi zien gizonezkoei berak ere jaian parte hartzeko asmoa eta borondatea zutela. Gizonek esan zieten batzarretik irteteko eta esango zietela zer erabakitzen zuten. Gixajoak. Ez zuten itxaroten jaso zuten erantzuna, ez zen makala halakoetan Lurdes Gabika Lulu: "Ez. Ez duzue aittu; gu ez gara etorri baimen eske, bakarrik jakinarazi dizuegu geuk ere parte hartuko dugula". 

Azken zenbakia eman zieten eta portuan denetakoak entzun eta jasan zituzten pekotzak ere bota zizkieten; aldekoak ere baziren eta kontrakoen eta nesken artean ipintzen ahalegindu ziren. Eta antzarraren bila abiatu ziren, Jaia bai gu ere bai, Tere Lopez patroi lanetan eta Bakarne Amutxategi arrapatzaile. Eta, sakutik hartzen tradiziñoia! Zenbat diegun zor neska haiei!

 
 



 
 

 

 



 


 


 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina