The LMBand
Azken Waltz
Zurrumurruak eta txutxumutxuak zabal zebiltzan herrian aurretik, tiro-hotsa entzuten zen, eta akabo esan genuan kartela ikusita. Kontuak ez zeukan zuzentzeko itxurarik. Ez genekien gehiago okertuko zenik.
Eta azken waltzik barik geratu giñen. Eta batere waltzik gabe urte betean.
The Last Waltz hura The LATZ waltz bihurtu zen.
Hitzordua plazan
Epaile asko herrian. Marmoen kapelapean izkutatutakoen ahotsek zabaldu dute salaketa. Sare sozialetan lehenengo, herrian gero, eta komunikabideetan azkenik. Salaketa larria da: tratu txarrak! (Lehenengo salaketa sexu-erasoak salatzeko gune batean agertu da). Lau haizetara, Donostiatik Bilbaora, salaketa-ahotsak durundi bihurtu dira, eta, gero, txilio. Eta Ku-Klux-Klan-ekoek beltza oihukatu balute lez, denok hasi gara, batera: beltza, beltza, beltza. Plazatik, oihua Udaletxe barrura sartu da eta are ozenago irten da bueltan: beltza, beltza, beltza.
Plazan, beltza, kioskora igo da, eta guk kioskoa inguratu dugu; ez du ihesbiderik. Zer esango du bere alde? Guk, konpaiñi eta parte, salatariak epaile bihurtuta, masa txilioek gortuta eta itsututa, eman dugu epaia: beltza!
Egun argitan gertatu da dena, eta marmoen argi-zuziek izkutatu dituzte itzalak. Baten batek, abagunea aprobetxatu nahi izan du eta soka bat atera du. Igo dira marmuak kioskora eta kolpe dute beltza zaputzetik. Sokarik ere ez da behar, baina irudia irudia da: lazada eginda jarri diote sama bueltan. Tira gora! Han u(r)tzi dugu zintzilik. Gauzatu da lintxamendua.
Biharamonean, goizaldean, norbaitek ikusi du beltza zintzilik kioskoan, eta arin zabaldu da berria herrian. Inork ez daki ezer, gu ez gara izan, inor ere ez da izan. Bere buruaz beste egingo zuen.
Lagun batek esaten digu Lekitto musikeruen herria dela, baina oker dago. Txikiteroen herria da.
Joan da urte bete, eta harrezkero, bizitzak aurrera egin du. Egin ote du aurrera herriak? Beltza, lintxatutako guztiak legez, bazter batean part botata utzi genuen. Bere hurrengo bizialdian ez du kioskoetara igotzeko ez aukerarik ez esperantzarik.

.jpeg)

Homo sapiens: gaizki egindakuak konpontzia baiño, hilnikuak (kasu honetan metaforikoki) alfonbra azpijan gordeteko zalia dan espezie hori.
ErantzunEzabatu