2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/04/13

 

Amnistiaren alde

1985

Urte haietan eskubide askoren alde borrokatu zen eta erakunde ugari zeuden: feminismoa eta emakumeen eskubideak (Potxuak), ekologismoaren alde eta zentral nuklearen kontra (Lekeitioko Komite Antinuklearra), amnistiaren alde (Amnistiaren Aldeko Komitea), euskararen alde (Euskal Herrian Euskaraz), gazteen antolamenduaren alde (Gaztedi)... eta ekitaldi ugari egiten ziren. Borrola haiek ekarri gaituzte hona, eta, hara, gaua beren alde segitu behar dugu borrokan.

1985eko Amnistiaren aldeko hamabostaldian, zesta partida bat jokatu zen Lekeitioko Santi Brouard frontoian. Zestalariek Amnistia eta Askatasuna leloa paparrean zuen elastikoa jantzi zuten.

 


 Jesus Mendieta, Luzio Laka, Juan Daniel Ruiz Mimi, Julen Albiz eta Gotzon Bengoetxea,


Jesus Mendieta, Luzio Laka, Juan Daniel Ruiz Mimi, Julen Albiz eta Gotzon Bengoetxea,
 
 

 
ikusleetako batzuk:
Kepa Goitia, Esteban Egure, Angel Arriola, Ramon Antxustegi, Jabi Olabarriaga, Juan Luis Goitiz, Nicolas Sesma, Amaia Eiguren, Mari Karmen Maruri, ? Anakabe.  
Josefina Txurruka, Iñaki Mentxaka, Itxaro Mentxaka, ?, ?, Gabi, Pipo, Baldomero, ?, Julen Garatea, Txopitxo, Imanol Agirre, Eneko Etxebarrieta.
Goratxoago, eskaileren ondoan, Amaia Txakartegi eta Aitor Txurruka 
 

1985 zen, zestalariek amnistiaren alde jokatu zuten frontoian. Ez zekiten beren borroka propioari ekin beharko ziotela denbora gutxira: IJAPA (International Jai Alai Players Association) sortu zuten eta hiru urte eta erdi emango zituzten greban Ameriketan beren lan-eskubideen alde eta gizaki zirela aldarri.


 

 

 

 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina