2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2026/04/11

 

Potxuak baino lehen

1980

Potxuak bidean sarreran honako hau esan dugu: Lekeition, emakumeak beti ibili dira masijjan, beti aurrean. Eragin egiten zuten, batez ere politikan eta kulturan, baina burrundara hari ezin zitzaion esan mugimendu feminista. 

Bada, bai, kontu askotan ibili ziren aurrean adinean aurrera egindako emakumeak, eta horren erakusgarri argazki hauek, orduko borroka nagusi biak batu zituen manifestazio batekoak: Lemoizen aurka, Amnistiaren alde. Eta argazki horietan beste andre asko falta dira.

Manifestazio buruan eta pankartari eusten, Potxuak taldekoak baino nahiko nagusiagoak. Artean, ez zuten izenik, baina bai izana. gero etorriko zen mugimendu eta borroka feministarena.

     


Erreparatu ilekerari
 
Manifestaziora bidean, Lekeitioko Komite antinuklearreko kideak, tartean Lulu Gabika. Potxuen afariko argazkietan ez dugu ikusi, eta jarri nahi izan dugu, zer demontre!
 

 

 

 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina