OTAN, EZ
1985
Les Luthiers taldeak, Ya el sol asomaba en el poniente kantuaren amaieran, honako hau esaten zuen
...
Ya los fieros enemigos se alejaron,
no resuena el ruido de sus botas,
nos pasaron por encima y nos ganaron,
nos dejaron en derrota.
Perdimos, perdimos, perdimos otra vez.
Borroka askori ekin genion/zioten, eta ez dugu gogoratzen irabazi zen bakar bat, Lekeitioko 1981eko sanemendu-proiektuaren kontrakoa izan ezik ―eta denborak ematen duen perpektibarekin, eskerrak baten bat galdu genuen―. Eta horretan segitzen dugu, txilindroarekin ez daitezen gure gainetik pasatu eta hemen segitu dezagun, izaten, askoren amorrua pizten hemendik joan ez garelako edo ez gaituztelako mapatik borra.
Borroka haietako bat OTANen kontrakoa izan zen, galdu egin zen. Baina gauzak zer diren, kontuak ez zaizkie atera ongi, eta pelota berriro da bueltan: OTAN, EZ oihua zabal dabil airean, han eta hemen.
1985 urrun hartan, Arrakala irratiak deituta, OTANen kontrako mobilizazioa izan zen Lekeition, P(S)(O)Ek eta Felipe Gonzalezek deitutako erreferendum maltzur hartan OTANen kontrako botoa eskatzeko. Galdu egin zen. Eta berriro galduko dugu, baina...
Julen, Bittor, Extra,
Jaione elgoibartarra, Eli, Miren Tere,
Bittor, Extra, Agurtzane, Eneko,
Bittor, Extra, Agurtzane, ?, Mimi,
?, Eli, ; Miren Tere, Igone, Miriam, Mila, Eli, ?, ?, ?, Jabi
Irabaziko ote dugu inoiz?
Eszeptikoak betiko ikasi dezaten gu soilik hain soilik galtzaileak gerela






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina