SUSTRAIA 50
1986ko azaroa
Salto handia eman dugu Sustraien hurrenkeran, baina azaroaren 3a gainean egonda... Blog honek hasieratik zeukan markatuta azken eguna: 2025eko azaroaren 3a, baina kontu asko geratu zaizkigu agertu gabe: falta diren Sustraiak, Arrakala irratia, azken parteko aldizkari politikoak, Gaztedi elkartea(k)... eta horiek guztiak ipini arte jarraituko dugu kontu-kontari. Hainbat eta hainbat kontu geratuko dira galduta, baina gure errekistuetan ez dugu topa kantaldietako kartelik, horien data zehatzik ezta beste gertakari batzuen gaineko informazio fidagarririk, eta gu ez garenez historialari...
Sustraia 50era bueltatuta, azala eta kontrazala agertuko dizkizuegu oraingoan; izan ere, aurreak erakusten du atzea zelan dantzatu (eta, nahi baduze, aldrebes: atzeak erakusten du aurrea zelan dantzatu). 1986ko azaroan, biak ikusita argi zegoen zertaz egiten zuten berba; gaur ikusita, ostera, azalpena behar du.
1986 urrun hartan posta-etxea zegoen gaur egun Musikaia musika eskola dagoen lekuan. posta-etxea bankua ere ba zen, eta nor edo nori atrakoa egitea bururatu zitzaion. Sustraiakoek segituan aldarrikatu zuten egiletza: Geu izan giñian!, baina aurreak ez bazuen argi uzten, badaezpadan, atzean ospa egiteko unearen argazkia-edo jarri zuten. Erreparatu errotuloei.
Diru
premian zebiltzan, antza, gizajoak! Eta hurrengo zenbakian, 51n, beste
premia bat erakutsi zuten azalean, baina hori biharko postean ikusiko
duzue.
Aldizkariak
formato berria zuen: 49a (Azkueren lanei eskainitako zenbaki berezia)
alde batera utzita, 48.era artekoak txikoagoak izan ziren, eta azala ere
gogorragoa zen. Itxura nabarmen aldatuta, eta A4 formatoa eskertzekoa
izan zen. Barruan aurrerantzeko asmoak, sailen ikurrak (aldizkariari itxura hobea ematen zioten), eta ohiko sail batzuk. Herriko jende normala elkarrizketatzea agintzen zuten: zeu; Patxi, Patxi señotxunekoa edo Patxi komunistia izan zitekeen;
Josetxu, Josetxu Llerandi izan zitekeen edo Josetxu futbo munduan
zebilena; arotza, Audijo, Perkura edo Jose Mari arotza izan zitekeen;
karnizerua dakar baina karnizeria izan zitekeen, Seberi; eta halakoak.
Eta zenbaki honetan nor izango eta, Anjel Mari Gallastegi Txiklana. Normal-normala ere ez zen. Ederra perlia!
EAJren eta EA jaio berriaren arteko gatazka lekeition zelan erabaki zen ere kontatzen da: batzokia EAJren esku geratu zen, eta EAk gaur egun Kutxabank dagoen eraikinean zabaldu zuen bere elkartetxea, lehenago Acción Católica eta Patxi Calle egondako tokian.
Eta editorialean, notizia bat txarra guretzat (aurretiaz jakin dugu guk haien ahotik, edo korreo elektronikotik hobeto esanda: hain daude zabalik gure ateak non artxibo modura geneuzkan ale guztietatik hainbat faltza zaizkigu. Guk eskuratu ditugu kaleratutako guztiak (geureak + errekistuetan pasatu dizkigutenak), baina ezin esan gauza bera originalekin: zoritxarrez batzuk desagertuta daude betiko.
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 50 originaletatik



Judith. Ahaztuta neukan. Upiñ honek badauko bere intrahistoria. Upiñ hau Lekeitioko udalak antolatutako upiñ sariketara presentatu zan, baña ez ebazan baldintzak beteten, eta lehiaketatik kanpo geratu zan. Itxura baten, besteak baino hobia zan. Eta zer egin eben epaimahakuak? Ba, desierto itxi lenengo saria ezin ebelako saritu Judith, hau da, ezin badotsagu honeri emon ba bateri bez. Toma ya!
ErantzunEzabatuGuri ixilpian pasa euskun epaimahaiko batek. Ipuña argitaratu genduan baña historia, ez. Beste upiñak be pasa euskuzan, baña ez genduan euki denborarik kaleratureko. Topaten badodaz, pasako dautsuedaz.