2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/11/05

 

SUSTRAIA 28

1981eko apirila 

Sustraiakoak, indarberrituta antza, lobby modura funtzionatzen hasi zirela begitandu zaigu. Zer beste da, bada, sustraiakide bat bultzatzea udal idazkarirako? Diru-laguntza handiagoak jasotzeko akaso? Galdetu dugu, eta bai: hor aipatzen den Joseba hori idazkari aritu zen udalean sasoi hartan.
 
 

 Ederrak txokolateak biziko zituen 
 


Xoxoak beleari, ipurbeltz. Ez dakigu nor den kuku, eta nor, bele. Kukuak egin amilotxak jan-ek ere balio du, baina horretan ere ez dakigu zein den zer.
 
Eta beste perla bat, Argia 905ekoa, euskara eta euskal kultura direla-eta. 1981ean esana, baina ez dugu ezer aurreratu harrezkero 
 

 
Eta horren beste frogarik nahi izanez gero, Euskal Herrian Euskaraz taldearen mozioan daukagu: onartu, eta kajoira. 
 
Elkarrizketan, Nekane ageri da (Nekane, beste barik, abizen barik), gizarte laguntzailea, eta jakin dugu eleizaren bidez etorri zela Lekeitiora eta ez udalak kontratatuta. haren lanak emn zuen fruiturik, eta Udalak gizarte laguntzaile bat kontratatzeko asmoa agertu zuen. Nekanek, elizatik aritu arren, argi dauka kontua: zerbitzu publikoak udalaren zeregin dira.
 
 




 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 28 kaleratutakoa
 
 


 

Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 28 originaletatik

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina