SUSTRAIA 51
1987ko urtarrila
Atzo aurreratu genizuen Sustraia 51.aren azalean bizi zuten bigarren problema agertuko zutela, eta hahor daukazue:
PSSSST... DISIMULAIZU... SUSTRAIAKUAK!
Ikusi dugu Kitzikarekin: norberaren denbora, beharra eta dirua jarri, eta hala ere iturria moztu. Ez dago amaren semerik/alabarik jokabide horri eutsi diezaiokeenik. Sustraiak, udal ezdemokratikoekin jaiota, eutsi egin zion EAJren agintaldi guztiari, eta itxaropentsuen sentitzen zirenean Herri Batasunak irabazi zituelako 1987ko udal hauteskundeak, bat-batean iluntasuna: herritarren bultzada barik eta udalaren babes barik, alferrik Sustraiakoen indarra, han amaitu zen bidea harik eta Zer Esana agertu arte. Pin. Eta historia Kostra 8aren sarreran daukazue kontatuta:
Eta hala izan zen. Herriko aldizkariekin konta(k)t(at)u gabe, Udaltzainen Land Roverra eta haren gaineko bozgorailuak gora eta behera ibili ziren herrian herritarrei deiez eta batzar batera deitzen: "Udalak Udal aldizkari bat atera nahi du eta jendea behar du horretarako, batez ere Kazetaritza ikasten ari diren herritarrak".
Sustraiakoak ezin sinestuta entzuten ari zirena; Kostrakoak, aho zabalik; eta Arrakala irratikoak, zer da hauka.Baina, 87ko urtarrilean ez zuen ematen hala izango zenik: Sustraia 51 sekulako mardulena zen, 34 orrialde mando! Editorialean, 1986ko hauteskundeen ondorio batzuk ekaini zituzten, une honetan ere gogoratzeko modukoak:
1. konklusioan huts egin zuten aginte gosearen kontuan, baina igarri oposiziora pasatekoan: parlamentari guztiak dira herritarron oposizio.
2. konklusioan berba polisemiko bat dago: banketa, eta horren esanahietako batean bete-betean igarri zuten: pozik izaten dira horiek jan-edana debalde izaten duten banketetan.
3. ... eta Sustraia gehiagotan kaleratuko. Eurei eragiten zien azti kontuetan ez ziren trebe-trebe. Hondamendia begi bistan eta ez zuten ikusi: Sabiño beti izan da miopea, baina Bittorrek, Txantxanek edo Berraondok ere ez ikustea...
1987ko urtarrileko elurtea ere kontatuta dago, herriko umeek egindako deiaren bidetik: ez ibiltzeko ehizan elurtzan. Inork ez zien egin kasu zipitzik.
Eta, elkarrizketa, mundiala. Oraingoan, Juan Anton Ugarriza Tako. Sasoi guztietan han eta hemen gaztetxea aldarri ibili diren guztiek ezinbestean irakurri beharrekoa. Eta besteok ere bai! Lekeitioko plazia argiztapen zentraleko futbol zelaia eta munizipalen ehiza grina; eskoletan ikasleek beldurra pasatzea, Tia Fran orduko moderno guztien bildulekua, Rolling Stones, posterrean biluzik zegoen neskari bikinia pintatzea...
Itxura ona hartzen zegoen Sustraia: modernoagoa, interesgarriagoa... eta se fini. Sekula ez zituzten azaldu zergatiak, eta hemen agertu ditugunak, geure susmoak baino ez dira, azaletako mezu subliminaletatik ondorioztatutakoak eta 87 hura bizi izan genuen beste batzuekin komentatutakoetatik.
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 51 originaletatik



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina