2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/10/31

 

SUSTRAIA 30

1981eko urria 

Bada, bai, Kitzikaren rock and rolletik Sustraiaren  folkera (kantautoreetara) pasatu beharra dugu berriro; izan ere, ez daukagu beste ezer kañeroagorik, eta ez edukitzearren Kitzikaren ostean ez daukagu ezer. 
 
Ikusi genuen Sustraia 26aren editorial etsigarrian batzar bat deitu zutela, eta badakigu batzar hartatik indarberrituta atera zirela. Kontu bat argi dago: Sustraia 27, 28 eta 29aren azaletan esku diferente bat nabaritzen da.  30.ean, azalean eta barruko eskuzko letretan, beste fitxaje bat igartzen da: Bittor Txakartegi, eta hurregoetan nabariagoa da haren estilo berezia.    
 
Baina azalekoa pozgarria bada ere, editoriala ez horrenbestekoa: berriro ageri dira etsituta, salmenta txarrak tarteko. Harpidedunak batzeari ekin zioten, baina ez digute esaten zenbat bildu ziren: horretarako lekua hutsik dago editorialean. Halakorik!  
 
barruko besteak zeuek epaitu, Baina sasoi hartako politika interesatzen bazaizue, artikulu bitxi bat dago barruan: Ba ote dago ezker abertzalerik Lekeition? Nabarmen geratzen dira orduko tentsioak.
 
Futbito txapelketako argazkian (kopian originalean baino hobeto) Kepa Naberan ageri da.  Gaur egun, Lekeitioko futbol zelaiak haren izena du. Zer edo zergatik izango da! 
 
 

Bittor Txakartegiren irudia
 

 

 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 30 kaleratutakoa



 

Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 30 originaletatik

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina