SUSTRAIA 31
1981eko abendua
Interesgarri Sustraia 31. Berriro ageri da Andobi abadea, eta haren gaineko aipamenak zer pentsatua ematen du: herritik joan zen, eta iñork ez zekien zergatik. Galdetuta, esan digute joan eta urte batzuetara utzi egin zuela abadetza.
Herriko
ahaztu batzuk ere ageri dira: Amias ea Klaret. Kartzelan sartu zituzten
Komando Autonomoen izenean banketxe bat atrakatzearren. Herriko
mihi gaiztoek primeran pasa zuten txarto esaka eta lapur arruntak zirela
behin eta berriro errepikatzen.
Baina
ezer nabarmendu behar bada 1981eko azaro hartan, hilaren 23ko greba
orokorra aipatu behar da. Eskola nazionaletan (izena berriro berreskuratuta) arazo larriak izan zirela
nabarmentzen da, eta orrialde oso biko hausnarketa ageri da gero.
Irakurtzekoa. Betikoak greba eskubidea zapuztu nahian; izan ere, horientzat sekula ez da une egokia greba egiteko.
Greba hura orokorra izan zen
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Punto y Hora 245, 1981-11-27
Ondoren datorren komunikatua (Anton Goitia y un numeroso grupo de padres de alumnos de las Escuelas Públicas) Euskadiko Ezkerrak kaleratutakoaren erantzuna da, baina guk, zoritxarrez, ez daukagu.
Komunikatua ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Al pueblo de Lekeito, 23ko greba, Anton Goitia eta beste
Euskadiko Ezkerrekoek 2. komunikatu bat kaleratu zuten
Komunikatua ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Lekeitioko herriari eskola publikoak direla EEren 2 komunikatua 1981-11-29
Eta amaitzeko HK-k ere berea kaleratu zuen udalean aurkeztutako mozio baten harira
Beste gune interesgarria zenbaki honetan, Manuel Endeizari egindako elkarrizketa da. Manuel Endeiza, komunista omen, jubilatuen eta adin nagusikoen eskubideen alde nekatu gabe borrokatzen zuen gizona. Esanda daukagu haren ekimenez hasi zirela egiten San Antolinetan nagusien eguna eta nagusien bazkaria; harena izan zen Saridunen etxea eraikitzeko ekimena eta bultzada; oraingoan, Zaharren Aste Internazionala antolatu zuen, eta antolatuko zituenak.
Gizon hark ez zuen sekula begetatu. Eta haren haziak eman du fruitu: gaur egun, Manuel Endeiza zaharren etxeaz eta elkarteaz gainera, Lagunkoia taldea ere badago herrian, makinatxu bat ekimen eta jarduera antolatzen dituen taldea, batez ere auzolanean.
Erdiko posterra
Azalean, irrati bat eta telebista bat, eta aldarri bat: gabonetarako euskaraz. Euskalerrian Euskaraz jo eta zebilen aldarrikatzen komunikabide horiek euskaraz behar genituela eta jabetza publikokoak izan behar zutela. Ez ziren gabonetarako egon, baina montatu zituzten: ETB1, euskaraz eta kirol festetarako, adarjotze bat euskaldunontzat, eta beste gauza inportante guztietarako ET2, gaztelaniaz. Eta 45 urte geroago berdin segitzen dugu: ETB1 itxura egiteko eta beste guztirako ETB2.
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 31 originaletatik








iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina