2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/11/07

 

SUSTRAIA 29

1981eko maiatza 

Sustraia 29an ez dago editorialik. Nahikoa bonbardeatu zuten jendea aurreko zenbakietan, itxuraz. 

Hasi eta batera, bertsoa
 

Orduan ere, Egin egunkaria itxita nahi zuten ikusi, informazioa beti izan da arriskutsua boterearentzat, Eta itxi zuten, 1998an itxi zuten Baltasar Garzon jaun epaile demokratikoa handiaren aginduz. Dena zen ETA, euskal kulturan zebilen (genbiltzan) oro zen ETA, denok giñen ETA. izan ere, jakina da: kultura beti izan da terrorista boterearentzat. Aspadi esan zuen Klauss Offe soziologo alemanak: erresistentzia zibil ez biolentoaren kontra terrorismoaren kontrako tresna eta indarkeria bera erabiliko da. Eta hala gertatu da.
 
Eginerako dirubilketan erabilitako eskuorria 
 
 
Eskuorria ikusteko eta jaisteko egin klik hemen 
 
 
Garai haietan, eskola euskadun bakarra ikastola zen, eta argi dago, euskararen izenean, Sustraiako hauei eskola publikoari egurra ematea gustatzen zitzaiela: eskola nazionalak esaten zitzaienei eskola estatal esatea zuten gustuko. Ez ziren konturatzen, jakina, eskola nazional-estatal haiek euskaldundu eta euskal eskola publiko bihurtuko zuen indarra erakin haien barruan zegoela ordurako: Alicia Endeiza, Alicia, Kobeaga, Miren Garralda, Karle Beristain, Garbiñe Larrinaga, Peru Ibañez de Aldekoa, Jabi Zubieta, Kontxi Txopitea, Lurdes Benedicto, Mari Karmen Arritola... Eta gauzak aldatu egin ziren, nabarmen aldatu ere. Liburu mardul bat dago horren gainean Escolatik Eskolara. Lekeitioko hezkuntzaren memoria, lehena eta oraina. Xabier Iturbe eta Aitor Iturbe.
 
 
Elkarrizketaren atalean, Lekeitioko arte eskola da gaia, eta zehatzago esateko, Jose Zugaztirekin da elkarrizketa. Arte-eskolarena aspaldiko nahia zen herrian, baina ez zen sekula gauzatu, guk dakigula, harik eta Jose Zugazti eibartarra Lekeitiora etorri arte. Haren ekimenez gauzatu zen arte-eskola, eta Gizarte etxean hartu zuen habia. Elkarrizketan, orduko protagonista batzuen izenak ageri dira: parrokoa (orduan, Benito Ansola), Natxi (Jose Antonio Aranburu, ikastolako zuzendaria eta HK-ko zinegotzia) eta Andoni (Andoni abadia, Andoni Perez Urraza, antza). Andoni hori dela-eta, kontatu digute ederra montatu zela herrian Karnabal martitzen baten sotana jantzita, eta, beraz, abade mozorrotuta, irten zelako kalera (normalean kaleko janzten omen zen). 
 
Jose Zugaztik, baina, ez zekien zer lur antzua den Lekeitiokoa langintza batzuetarako, eta ez zuen luze iraun herrian. Geu galtzeko, bera irabazteko. Lur joriagoak topa zituen: eskultore handia izan da, eta hainbat eremu publikotan jarri dituzte haren lanak. Hori bai, iñon ez duzue topako Lekeition arte eskola bat izan zuenik.
 
 

 Noraezean. Euskalduna jauregiaren parean, Bilbon
 
 
Josek berak egina ote da Sustraia 29 honen azaleko irudia? Eta ba ote dago Lekeition Jose Zugaztik sortutako arte lanik?
 
Lekeitiarrok ez dakigu nor izan zen Jose Zugazti, ezta herrian izan zenik arte-eskola sortu nahian. 
 



 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 29 kaleratutakoa
 
 



Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 29 originaletatik


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina