2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/02/01

 

1980ko otsailaren 1a

Gaurko egunez, 1980an, ETAk Victorino Villamor Gonzalez (Quecedo de Valdivielsokoa zen, Burgos. 41 urte zituen), Antonio Martin Gamero (Oliva de la Fronterakoa zen, Badajoz. 27 urte zituen), Jose Martinez Perez-Castillo (Oriakoa zen, Almeria. 26 urte zituen), Carlos Jose Gomez Trillo (Xirivellakoa zen, Valencia. 30 urte zituen), Jose Gomez Martiñan (Algecirasekoa zen, Cadiz. 24 urte zituen) eta Alfredo Diez Marcos (Fermosellekoa zen, Zamora. 25 urte zituen) hil zituen Ispasterren. Guardia Zibilak ziren denak.

Ekintzan, Gregorio Olabarria Bengoa (durangarra zen. 28 urte zituen) eta Jabier Gorrotxategi Agote (eibartarra zen. 26 urte zituen) etakideak hil ziren (bertsio ofizialaren arabera, berek jaurtitako lehergailuek eztanda egitean hil ziren).


4 iruzkin:

  1. Anonimoa1/2/25 21:03

    Gertatukoari mendekua hartzearren, 1980ko otsailaren 2ko goizaldean, Madrileko Alucheseko parke batean, Yolanda González 19 urteko neska gazte bilbotarrari tiro bi eman zizkioten Fuerza Nueva alderdi faxistako kide batzuek: hiltzaileetako batek ere 19 urte zituen.
    Ez zuten identifikatu Yolanda otsailaren 3ko eguerdira arte.
    Gurasoek eta neba-arrebek egun hori Bizkaiko kostaldeko herri batzuetatik osteratxoa egiten eman zuten; gure herrian ere egon ziren.
    Bilbora itzuli zirenean eman zieten heriotza ankerraren berri.
    Oharra: Irakurri, ahal eta nahi izanez gero, David Uclés-en " La península de las casas vacías".

    ErantzunEzabatu
  2. Anonimoa1/2/25 21:33

    https://cadenaser.com/nacional/2025/01/30/el-asesinato-de-yolanda-gonzalez-a-mi-hermana-la-sacaron-de-casa-la-llevaron-al-campo-y-le-dieron-dos-balazos-en-la-cabeza-cadena-ser/

    ErantzunEzabatu
  3. Anonimoa2/2/25 12:02

    Ondo gogoratzen dodaz egun horrek. Neu be Madrilen nintzan egun haretan, Hezkuntza legearen (LAU) kontrako mugimenduak Madrilen estatu osoko ikasleen ordezkarien asanbladan. Makina bat euskal herritar ginen han eta arduratuta gengozan Ispasterreko sarraskia zala eta. Arrazoiz beldurtuta, hurrengo goizean jakin gendunez. Gu aste bururako gengozan han eta bertako ikasleen etxietan egiten genduan lo. Putakume harek kontrolata eukezan harek etxiak. Kontrolata euken batera juan eta bertan atrapa ebena hil: Yolanda.
    Hiltzaileak preso hartu ebezen baina ihes egiteko baimenagaz: birritan egin eban ihes Hellinek, eta oin poliziari ikastaroak emoten dabil. Eta gero ez da erregimena

    ErantzunEzabatu
  4. Anonimoa4/2/25 00:47

    Yolanda Gonzalez ez zan izan mendeku bakarra. Ondarrun, hilaren 1eko goizaldean, Batallon Vasco Español zoritxarrekoak Jesus Mari Badiola Jhisa bahitu eban eta bederatzi tiro jota (bost gorputzean eta lau buruan) utzi zuten Eibarko Aginaga auzoan, bide bazterrian botata. Lekeition be ba genkiun nor zan, bere lagunakin Hondartzako futbol txapelketan jokatu ebalako Toto Bi taldean.
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Jesus_Maria_Zubikarai_Badiola

    ErantzunEzabatu