2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/01/31

 

HONDARTZAKO FUTBOL TXAPELKETAREN 25. URTEURRENA



 
Argitalpena ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Hondartzako futbol txapelketaren 25. urteurrena

Lekeitioko hondartzako futbol txapelketen gainean asko ikasi dugu argitalpen honetan eta argazki ederrak ageri dira, baina ez legoke txarto gehitxoago sakontzea; izan ere, gure ustez Kepa Naveran Bolkana eta Jose Ramon Barcina Sokondo, behintzat, aipatu beharko liratekeela uste dugu.

 

 

Argazkien artean, bada bat Liverpool-eko jokalari ospetsu batekin batera gerrako umeak hartzen dituena. Argazki oinak zelebrea izan nahi du, eta "lekittarrak" direla esaten da. Guri esan digutenez, hiru baino ez dira hor ageri diren lekeitiarrak: 1 Agustin Markuerkiaga, 2. Todor Telleria eta 3. Patxi Madariaga.

Kontu hau dela eta, jakin izan dugu Xabier Gezuraga eta Iñigo Eiguren, 700. urteurrenari ekarpen bat egin nahian, Kuadrilla Arteko Futbol Txapelketari buruzko informazio eta pasadizo bila dabiltzala. Ea laguntzen diegun! 

 

 

2 iruzkin:

  1. Bai, erretratu horretan gure aitta ageri da. Etxean euki dogu urtietan, eta horretxeaitxik dakit, nahiz eta asko ez eban kontatzen Inglaterrako urte horren ganian. Baina akats bat dago, 3agaz markatutakoa ez da Agustin Markuerkiaga. Agustin gure aittaren eskumatara dagona da, geuk erretratua begiratuta.
    Bide batez, bitxia aldizkari horretan gure familiako bi agertzia: aitta eta anaia.

    ErantzunEzabatu
  2. Konfundidu egin naiz. 3aga markatua geure aitta da. Oker dagoena 1gaz markatua, hori ez da Agustin Markuerkiaga

    ErantzunEzabatu