2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/02/11

 

 

LEKITTARRAK

Ondarea dela eta, hirugarren galdera

 

Zergatik ez dago zerrenda horretan Eusebio Maria de Azkue? 

 


― Azkue entzunda, haren seme Resurrección bakarrik datorrelako gure buruetara?

― Bizi bitartean ezer argitaratu ez zuelako?




Sarrera, 1896ko liburukoa, irakurtzeko, egin klik hemen: Parnasorako bidea, Arrgibidea

Bada, bai. Eusebio Maria Azkuek ez zuen ezer argitaratu bere bizitzan, eta lagunen artean zabaldu zituen bere eskuizkribuen kopiak. 1896an, Resurreccion haren semeak liburu bakarrean bildu zituen gehienak, zorritxarrez ez denak, eta liburu bakarrean eman zituen argitara: Parnasorako bidea.

Liburu osoa (sarrerarik gabe) www.armiarma.eus-eko esteka honetan daukazue: Parnasorako bidea

Eusebio Erkiagaren artikulua Eusebio Maria de Azkueri buruz Euskaltzaindiaren Euskara argitalpenean (Euskara XIX, 1974): Eusebio Maria de Azkue gizon eta idazle.

Badu olerki bat, liburu honetan jaso gabea, Euzkadia izenekoa. Aditu batzuen arabera, Azkueren olerki hau Sabino Aranak asmatutako  Euzkadi terminoaren oinarrian egon daiteke.

 

 

 


2 iruzkin:

  1. Ieup! Hamen publikateko interesaten bajatsue, on dala hille batzuk frantziskotarren artxibozainakin izan nintzan eta Zarauzko komentuan gordeta daukezen Eusebio Mari Azkueren eskuizkribuen kopija digitalak pasa eustazan, "Euzkadia"ren orijinala barne (letra kapital dotoriekin-eta...). Maite Garamendi Lekittoko artxibozainari pasa neutsan dana, eta han dago edozeiñen eskura. Bestela neuri esan eta pasako netsuekez.

    BBE (bide batez esanda): zorionak blog politt honengaittik, asko ikasten nabil.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mandaskia15/2/25 00:27

      Eskerrik asko, Oier. Pozgarria da jakitea eskuizkribu horiek Lekeitioko artxiboan daudela, eta, beraz, danon eskura. Gu be interesatuta gagoz eta eskertuko geunskixu geuri be bialdutia. Korreoa badakixu: mandaskia@gmail.com. Hemen jarriko geunkez eta holan, ganera, Maiteri bihar bat arintzen dotsagu.
      Bide batez, pozten gara blog hau aberasgarri izatea nonorentzat. Zure argitalpenak ere halakoak dira guretzat

      Ezabatu