LEKITTARRAK
Ondarea dela eta, galdera bat erretorikoa-edo
Ba ote du lekurik zerrenda horretan Iñigo Aranbarrik?
― Idazle bikaina da, eta zutabegile aparta.
― Lekeition bizi da aspaldi-aspalditik, eta seguru asko udaldian herri barruan aparkatu dezeketen horietako da.
― Parte hartzen du herriko bizitzan: Belaunaldien arteko irakurketa klubaren dinamizatzailea da.
― Lekeitio 700-en parte hartzen du: Narrazioaren hariak.
Iñigo oparoa da eta estilo guztietan aritu da: poesia, narrazioa, saiakera..., denetan bikain.
Liburua irakurtzeko, egin klik hemen: Jonas Poisson
Arriskatu egiten da, eta gai da bere herriko historia kontuetan sartzeko zer esango duten aintzat hartu barik.
Liburua irakurtzeko, egin klik hemen: Apirila
Eta bikain aritzen da, guztion gozagarri, saikera eta zutabegintzan ere. Horren froga
Liburua irakurtzeko, egin klik hemen: Hizlandia.
Hor jasotakoak denak dira eder, baina hitzekin jolastea, irudiak eta konparazio ez hain begibistakoak gustuko badituzue, erreparatu egiozu honi: Gerraren antzea.
Eta, batez ere, ez da Ubedatik cerrotik joan zale.
Badakigu, badakigu: azkoitiarra da. Eta ez diegu azkoitiarrei herritar ospetsurik ostu nahi.
Baina, Juan Bautista Eguzkitza lemoaztarrarekin egin legez, hitzarmen bat sinatu dezakegu Azkoitiarekin nazionalitate bikoitza aitortzeko Iñigori, ezta?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina