SUSTRAIA 39
1983ko urtarrila
Azalean ez dator 1983, baina hurrenkerari erreparatuta...
Sendo dator 39 hau, 44 orrialde. 5 urte betetzen zituen Sustraiak ―lehenengo zenbakia 1977ko gabonetan kaleratu zen―, eta ospatu egin behar. Ez da ohiko Sustraia bat, eta gehienbat balantzeak, kolaborazioek eta sormen sailak hartzen dute lekua.
Oraingoan editorial sendo bat, 5 urteen balantze bat, sormen saileko kolaboratzaile guztien lanen bat ―tartean, Natxiren bertsoak Sustraia goraipatzen― eta kolaborazioak: Argia astekariko Xabier E. ―orduko Argietan begiratuta, E hori Etxanizena da―, Gotzon Garate, Angel Zelaieta, eta Jon Juaristi! Jon Juaristi, sasoi hartan, Lekeitiotik ibiltzen zen eta euskaltzalea zen ―erreparatu zeren gainean idatzi duen―; orain, itxuraz, bestelakoa da, baina, gure lagun batek dionez, sakonean, euskaltzalea segitzen du izaten.
Erdiko orrialdeetan, 1983ra arte Sustraiatik pasatakoen esaldi bana. Abizen bakarra ageri da, besteak izen soil. Irakurri zer harrikada zeukan bakoitzak.
1983, droga gero eta egoera larriagoak eragiten ari zen.
Elkarrizketa, Rufo Atxurra, isilean joandako belaunaldi baten ahotsa eta oroimena.
Euskadiko Ezkerrekoen artikulu bat Turismo batzordearen gainean.
Eta, 38. zenbakian kaleratutako inkestaren emaitzak: bitxiak. 25 erantzun, eta beste guztiek zertarako erabili zuten jakin zuten. Ez dira erabilera txarrak, ez horixe.
Sustraia 39aren originalak galduta dagoz, oraingoz. Sabiño, segi bila topako dituzu-eta. Pasatu ahalik eta arinen, hau eta falta ditugun besteak.


Iñaki Marin, Zorione Aboitiz, Miren Bego Antxustegi, Jose Luis Amias Obispo gorria, Jose Ramon Zubizarreta, Bittor Txakartegi, Julen Atxurra Pototo, Josetxu Llerandi, Miren Agur Meabe, Igone Kazalis, Joseba Alkalde, Sabiño Madariaga, Elena, Jose Antonio Aranburu Natxi, Mari Sol Atxurra, Aitor Etxebarria, Kruz Amillategi, Jasone Aranbarri, Tetxu Meabe, Mirari Eskribano, Jon Atxurra, Marian Txurruka, Idoia Murelaga, Fernando Garatea.
ErantzunEzabatuEta Elena, Elena Bereikua da
ErantzunEzabatu