TXIMISTAKADAK
Tximista Lekeitioko atletismo taldea da. 1989an sortua, bide luze eta oparoa izan du. 1990ean, Usue Zatika Espainiako txapeldun ―errekorra ezarrita, 15 urte iraun zuen errekorra; gaur egun ere laugarren da ranking horretan― 300 metroetan. Nazioarteko altura jauzia ere antolatu izan dute urte luzez, eta, besteak beste, Javier Sotomayor kubatarra ―munduko txapeldun, Olinpiar Jokoetan txapeldun eta munduko errekorra― eta Ruth Beitia kantabriarra ―Olinpiar jokoetan txapeldun― ikusi izan ditugu Lekeition saltatzen beste hainbat jauzilarirekin batera. Pascual Abaroak ere sarritan ikusi ditu Eskola Olinpiadak.
Tximista taldea Julian Arrateren ekimenez eta bultzadaz sortutako taldea dugu. Julian, lehenengo, Isuntza Arraun elkartean ibili zen, arraunlari eta zuzendaritzan; gero, Aittitta Makurra soka-tira taldea sortu zuen eta, azkenik, Tximista atletismo taldea. Hor, beste asko nahastu zituen: Aitor Okamika, Juan Mari Figueroa, Ricardo Elordi, José Salio, Manu Saez de
Ginoa, Juanjo Sesma, Usue Zarika, Ibon Laka, Bixente Rodríguez ctaAinhoa Egaña.Gaur egun, Jose Saliok darama Tximista.
1981
1982
Ondo zekiten informazioa ematea eta propaganda egitea zer garrantzitsua zen. Horregatik, Tximistakadak aldizkaria kaleratu zuten: 7 zenbaki guztira. Aldizkari xumea zen, 4-6 orrialde eta publizitateko orrialde bat. Dirua lortzen trebea izan da beti Julian.
Aldizkari horrek goia jo zuen 2000 garren urtean, 10 urte bete zituztenean: kolorea, inprentan egina, eta bost laguntzaile aldizkaria egiteko:
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Tximistakadak 7









iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina