DZANGA 14
Aurrekoan, San Pedro eguneko sarreran, gure egurra eman zaleak Dzanga 14a ekarri zuen gaira besteoi aukerarik eman barik zuen eskura jartzeko. Gaur, akastxo hori konpondu nahi dugu. Hurrengoan etorriko dira Dzanga 12a eta 13a.
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Dzanga 14
Iñigo Aranbarrik, domekan, Berria egunkarian, Publikoaren neurrira izeneko artikuluan, Bruce Springsteen eta beste enparau ospetsu batzuen adierazpen (edo ez-adierazpen) politikoak mintzagai hartuta, honako hau diño: "Galdetu ez dioten bezala zinez uste duen AEBen 250
urteko ibilbidea hain sortzezgarbia izan den Trump heldu arte".
Zer erantzungo ote zuen Margarik galdetu izan baliote: "Zer sentitu zenuen bat-batean Lekeition bigarren dantza talde bat agertu zenean".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina