2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/07/29

 

SUSTRAIA 2

1978ko otsaila

Gabonak denbora tarte zabala da, zabalegia behar bada gauza batzuetarako, eta Sustraia 2 irakurrita jakin dugu zein egunetan kaleratu zuten Sustraia 1: Inozenteen egunaren biharamunean, hau da, 1977ko abenduaren 29an.
 
Besteena sailean, Ajo Blanco aldizkarikoa, Anaitasuna aldizkarikoa, Zeruko Argiakoaguretzat Argia dena orduan Zeruko zen―, Punto y Horakoa, Eginekoa Egin ez dago ikusgai sarean. Kontsultatu nahi duenak Bizkaiko Aldundiko Liburutegira jo behar du, eta han kaskar-kaskar eskaneatuta ikusteko aukera izango du―...
 
Koskaren diskoaren iruzkinaren bigarren partea dator. Gainera, jakin dugu Sustraiaren berri eman zutela Egin-en. Lagun arteko futbol txapelketa noiz hasi zen ere ageri da (ondo dago datak zehaztea ez ibiltzeko ez naiz akordatzen esaten). Zentral nuklearren arazoa ere ageri  agertu zen KANekoen (komite antinuklearra) eskutik. 
 
Baina, benetan nabarmentzekoa zenbaki honetan Ay ELIAS edo Sustraiaren kritika artikulua dugu. Zer ez genukeen emango jakitearren nor dagoen Dordoka meketrefe horren atzean.  
 
Horteradak eta menbrillokeriak diño, lehenengo zenbakiaren gainean esan ere. Ez zuten bide txarretik hartuko Sustraiakoek, aurrera egin zuten eta. Akats tipografikoena idatz makinarekin eta Typex-arekin idazten denean, zer esango dugu bada? Guk ordenadorean idazten dugu eta zuzentzaile ortografikoarekin.

Segitzen dugu, bada, jakin barik nork idazten zituen artikuluok. Irudiak ere, gehienak, originalak dira eta pentsatzen dugu Jabi Barcina izan daitekeela egilea edo Pototo bera, ondo dibujatzen zuen eta.




 
 
 

 Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 2, kaleratutakoa
 


 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 2, originala
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina