2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/07/17

 

ORAIN

Amnistiaren aldeko hamabostaldia

 
 Argitalpena ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Orain, amnistiaren aldeko hamabostaldia

Erdiko orrialde bikoitza

 


 

 

Lehenago ere egin dugu berba Lekeitioko Komite Antinuklearrari buruz (KAN), bada Lekeitioko Amnistiaren Aldeko Batzordekoak aurreko taldeko berberak ziren. Jenderik ez dagoenean edo konpromisorik nahi ez duenean, batzuek batean eta bestean egon behar dute.

KANekoak eta AABkoak alde guztietan zeuden nahastuta. Ugariak ziren neska-mutilak. Beti konpainia eta parte. Eta, sarri ere sarri, HBkoekin hika-mikan.

1985eko maiatzean, Amnistiaren Aldeko Hamabostaldia antolatu zuten LEA-Artibaiko beste batzordeekin batera, eta tartean argitalpen hau kaleratu zuten. Ez argitaratzeko zorian egon zen, artikulu egileak asko atzeratu zirelako, baina Pototok ez zuen tarterik utzi horretarako: Aste Santu osoa eman zuen artikuluak biltzen eta makinatzen errebista garaiz ateratzeko. Inprenta eta fotomekanika kontuetan Erramun Landaren laguntza izan zuten, artikulu egileak ez dakigu nor izan ziren eta irudiak ez dago esan beharrik nork egin zituen.

Barruan, sasoi hartako problematika guztien gaineko informazioa aurkituko duzue. Problema haiek guztiek beren isla zuten herriko hormetan. Eta hormarako, bazen bat zoragarria: San Joseko monjen ikastetxeko patioaren horma (gaur-egun ez da existitzen).

 

Borroka ekologista, amnistiaren aldekoa, euskararena eta drogarena
 
 
Borroka feminista

 

Ikusten denez, berrogei urte joan dira eta borroka horietan beretan segitu beharrean gaude. Hori bai, gaur egun halakorik egiten denean, laster dira udalaren brigadillakoak ezabatzeko prest. Hormatik ezabatzeak, hormak eraisteak, ostera, ez du ezer ezkutatzen.

Denak ala inor ez, dena ala ezer ez

bakarka ezin da

fusilak ala kateak

denok ala inor ez, dena ala ezer ez


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina