2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/07/13

 

Lekeitio 1

Lekeitioko Ederti, Etnografi eta Edestiaren aldizkaria

 


 
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Lekeitio 1, Lekeitioko Ederti, Etnografi eta Edestiaren aldizkaria
 

Izan zen aspaldian Kuriken eta haren ondorengo Kresaletiken aitzindari jo dezakegun aldizkaria bat: Lekeitio, Lekeitioko Ederti, Etnografi eta Edestiaren aldizkaria. 1988 zen, eta izenak 1988ra eraman beharrean ematen zuen 1890eko hamarkadara eraman behar gintuela eta Sabino Aranaren berbakeran murgildu. Barrukoa beste kontu bat zen, ordea.

Ekimen honen talde eragilea edo Talde idazle-laguntzaile:

MIREN AGUR MEABE

RUFO ACHURRA  

BENITO ANSOLA  

EUSEBIO ERKIAGA  

JOKIN ERKIAGA

FERNANDO GARATE

lÑAKI GOYOGANA  

FRANCISCO OCAMIC

JOSE LUIS DE LA TORRE  

VICENTE URKIZA  

JOAQUIN DEL VALLE

Gai interesgarriak, eta tartean Dzanga 16an Fernando Garateak aipatutako Kaxarrankari buruzkoa, Miren Agur Meaberen sormena eta beste batzuk.

Eusebio Erkiagak idatzitakoan Lekeitio izenaren jatorriari buruz, R.M. Azkuek bere Morfologian izentatutako -itio atzizkia aipatzen da. Bada, jakin dakigu euskaltzain oso bat bide horretatik ari dela ikertzen euskal zenbait izenen jatorria. Euskaltzain horrek baztertu egiten du aspaldian nagusi dugun interpretazioa, hau da, Nicetus-etik eratorria dela Lekeitio, eta gure herriaren izenaren sustraiak euskaran bertan daudela aldarrikatzen du.


Hori bai, eragileek berek aitortzen dutenez, nahi baino gaztelania gehiago testuetan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina