Nacionalismo Vasco en Lekeitio
Lekeition Euskal Abertzaletasuna
1998an, Agurtzane Lakak eta Iñaki Goioganak Nacionalismo Vasco en Lekeitio/Lekeition Euskal Abertzaletasuna izeneko liburua kaleratu zuten. Harriak eta iraganeko izen ustezko handiak bazter utzi, eta azken urteetako gure historiaren alde bati argi ematea iragartzen zuen liburuak.
Irakurri, eta gazi-gozo. Liburuaren izenburuak biztutako jakin mina ez da bete, eta, beraz, gazitik gehiago gozotik baino; izan ere, liburuaren izenburua eta edukia ez datoz bat.
Francoren eskolak, irakasle erabat erdaldunek eta gure guraso eta ingurukoen beldurrak-edo ezkutuan utzi zigun gure historiaren alde hori, eta ezkutuan segitzen du neurri handi batean gaur egunean ere. Lekeitioko historia hori esan nahi dugu.
Liburuak, gehien bat, Lekeitioko batzokiaren historia kontatzen du: nola sortu zen, nola galdu zen gerran eta nola berreskuratu zuen EAJk demokraziak dezente aurrera eginda. Baina, 1939tik 1976 arteko ezertxo ere ez da aipatzen liburuan, eta hori hutsune handia da, izenburuak besterik iragarri arren. Dena dela, interesantea da.
Edo ez ote ziren, bada, abertzaleak Paul Seijo, Santi Alonso eta Jabier Olabarriaga Bull? Guk dakigula, EGIkoak izateagatik atxilotu zituzten 1971n.
Ez ote dira nahikoa abertzale Jon Plaza eta Zorion Elordieta 1974an kartzelaratuak?
Horiek eta beste asko dira abertzaletasunaren konpainia eta parte Lekeition, 1937ko apirilaren 28ra arte arte eta 1937ko apirilaren 28tik aurrera. Egunen batean kontatu beharko dugu horien guztien historia!
Liburura bueltatuta, gu ume ginela, etxe hura ez zen batzokia (ez genekien batzokia zer den ere). Lehenengo, Cosmopolitan izan zen, eta gero, Vitoria Park. Behin ere ez genuen zapaldu leku hura sasoi hartan: ez bide zen gu bezalako jentilajearentzat.
Gero jakin genituen bestelakoak, eta, 1998an, hutsunetxo hura bete zuen liburu honek. Baina Euskal Nazionalismoaren historia Lekeition batzokiaren historia baino askoz ere gehiago da.
Liburua eskuratzeko, egin klik hemen: Nacionalismo Vasco en LEKEITIOn Euskal Abertzaletasuna
Kuriosoa halakoak esatea gu ere historia horren parte izanda. Horren froga modura, haur behean gure ekarpen txikia Lekeitioko batzokia egiteko.
Liburu honek badauko alde on bat, Lekeitioren gaineko beste liburu gehienetan faltan ikusten dodana: erretratuen alboan, bertan ageri diran protagonisten izenak jaso dira. Eta bide horretatik, ekarpen txikitxo bat egin nahi neuke (aspaldiko nahia da). 30. orrialdeko erretratuan, aitta Pielen ondoko erretratuan, Jose Leturiaren ondoan burutxo bi dagoz. Eskumakoa gure amuma Ursula Zarandona (Alberto Madariaga Alberto mantxuaren ama), eta Josetik urrien dagoena, txapelagaz, Ursularen semia eta gure osabia, Sabin Madariaga, Jagi-Jagiko gudaria, gerran galdu eta sekula agertu ez dana. Ohore bat haren ixena eruatia.
ErantzunEzabatuOraintxe egon naz Santi Alonsogaz.
ErantzunEzabatuJaeneko, Palentziako, Carabancheleko, Burgoseko eta Basauriko kartzeletan egon zan. Ederra atzera-aurrera urtebeterako...
Edarra tutia. 5 kartzela urtebetian. Paul-eri itaundu beharko dotsagu berak zenbat bisita ebazan.
EzabatuBatzokia dala eta, 90. hamarkada hasieran eta hainbat batzar korapilatsuren ostean erabaki zuten HBk eta EAk ordura arte Udalari ordaintzen zioten alogera bertan behera utzi eta orubea zein eraikinak zuzenean PNVri ematea, nahiz eta 1923an sorturiko Goraburu elkarteko kideen akzioak egon.
ErantzunEzabatuBaldintza bi:
1. PNVren eta EAren artean konpondu barik zeuden arazoak bideratzea (konponduta geratu ziren).
2. Beitiaren eta Batzokiaren artean kaletxoa zabaltzea, bakoitzaren mugak zehazteko, eta Batzokiaren plazatxoa herritarrentzako zabalik egotea hamarretatik hamarretara, udako ostalaritza jarduera egiten denean izan ezik (ez da inoiz bete).
Erabakia Osoko Bilkuran aztertu zen eta hiru alderdien adostasuna izan zuen.
ErantzunEzabatuSasoi hartan bertan, beste erabaki garrantzitsu bar hartu zuten hiru alderdiek: Hostala (egoera penagarrian zegoen) Ana Montenegro ostalariari saltzea (itsaso aldeko terraza eta pasabidea izan ezik; horrexegatik igaro daiteke Parkerantz nahi denean).
Akats bat dago liburuan 1987ko emaitzen inguruan: HBk 5 (1.418 boto), PNVk 4 (1.383 boto) eta EAk 4 (1.297 boto; zerrendaburuak ez zion bere buruari botorik eman, lotsagatik-edo). Partehartzea: % 76,43.
ErantzunEzabatu