Udala eta udal hauteskundeak 1979, VI
Izana. Izena. Izanik ez baina izena bai sasoi hartan gure kaleetan.
Beldurra ez zen izen huts Franco hil osteko urte haietan. Irakurri, irakurri eskuorri hau. Udal demokratiko batek idatzitakoa da, kaleen jatorrizko izenak berreskuratzearen gainekoa. Ha zelako prosa, ha zelako lexikoa. Antologikoa, txo/potxua! idatzi egin behar da, e!
LA CORPORACION MUNICIPAL, al vecindario
(Ondo hasi ziren kontuak: udala letra larriz eta herritatrrak xehez)
Como no podia menos de suceder, vuelven las aguas a sus cauces normales. Nos referimos, claro está, a las nomincaiones de las calles, a las que por motivos derivados de la pasada contienda civil entre humanos, al entrar en el escenario leketiano las tropas de Mola, se cambiaron, como no, los nombres de ciertas calles, rebautizandolas nuevamente con otras nominaciones más acoredees con la politica de su fracción.
Nork demontre idatzi ote zuen perla hori? Kosta egiten zaigu sinestea, beldurrak beldur, Xabier Txakartegik edo Joa Antonio Aranburu Natxik halakorik idaztea.
Ez dakigu, bada, LA CORPORACION MUNICIPAL etereo horren azpian zer eskribau dagoen. Aurkituko ote dute 400 urte barru gure kontuak zertan ziren galdez arituko dire historiagileek? Euskarazko bertsioak ematen digu pistarik: UDALETXEAK berak idatzi zuen, antza! Jakina da, pertsonak joan egiten dira (hautatu eta hautagai ausart haietako askotxo joan dira) eta eraikinek hor segitzen dute (gureak, berrituta bada ere, tente segizten du, bere lekuan, zirkinik ere egin barik).
Egunkariko orrialdea ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: LEKEITIOKO UDALETXEAK, hauzokideei
Sasoi horretakoa da Beascocalea zenari Beheko kalea jartzeko erabakia ere. Eskerrak Oier Gorosabelen ekinak jatorrizko izena berreskuratu duen: Beaskokalea (Bixkokalia Leketioko berbetan). Orain, antza denez, izen ofizial bi izango ditu: Beaskokalea (Bixkokalia) eta Beheko kalea (Bekokalia).
Ez hórrek bijok bakarrik: gaur bertan, 2025ian, gazte bat pasa da bertatik telefonoz berbetan, eta lagunari esaten entzun dot, KEBAPAN BEHEKO KALIAN zihar doiala. 😁 Beti eboluzionaten!!
ErantzunEzabatuEne bada, Bixkokale gixajua, beti beheko: lehen, Goikokalearen behekoa eta, orain, Bebapan behekoa. Guk, aukeran, nahiago Corral de la Patxecaren kalea. Gixaburun, oposizioz, Bixko (Beasko) eta Goixko (Gogeasko)
ErantzunEzabatu