Udala eta udal hauteskundeak 1979, IV
Kultura garrantzitsua da, eta jakinda kultur eragileak zaindu egin behar direla, 1979ko hauteskundeetatik sortutako udalak proposamen bat zabaldu zuen herriko kultur taldeen artean, zehazteko nola egin behar zen lan udaletik eta zer landu behar zen. Interesgarria da jakiteko zer zegoen une hartan herrian eta zeintzuk ziren ardurak.
Eta interesgarria da elkarren arteko lana sustatu nahi duelako, sarritan faltan izan dugun jokabidea.
Esaterako, aurten. Herriko Musika bandarekin. Titulua gora, aurrekontua behera, udalak eskumen osoa dauka horiek balioesteko, eta ez gara horretan sartuko.
Hortik aurrerakoa ez da harro egoteko modukoa. Gu behintzat ez gaude harro, ez geure buruarekin, ez herriko hainbat eragileren jokabidearekin. Kulturako pertsona batzuek goratu dute egindako lana, baina inguruan ez dugu inor entzun, ezta somatu ere, ozen esaten ―bat edo beste ahapeka bai― zer gertatu den: egun argitan baina marmo kaperen azpian, Ku-Klux-Klan biziberritua bagina bezala, herriko plazan lintxatu dugu zuzendaria, eta haren ezker-eskuma inguruko konplizeak. Jo zuen baten batek turuta, eta han joan ginen haren atzetik itsumustuan.
Dokumentu honek beste modu batzuk erakutsi eta proposatzen ditu. Itxura batean, ahaztu eta lohietara bota ditugu. Bejon daigula.
Eskuorria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Kultura batzordetik lanerako proposamena 1979
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina