Euskara gora, euskara behera II
Aurreko mendearen 70eko hamarkadan makina bat tirabira izan ziren euskal berben grafia zela eta ez zela. Buruko minak eta haserreak. 50 urte geroago, ez daukagu arazo hori, edo hori pentsatzen dugu. Bada, oker pentsatuta. Haur dauzkagu herriko gazteak (eta, beste kartel batzuetan, ez horren gazteak) lekeitiarkeriaz betetzen beren kartelak. Itxura batean, kartelotan iragartzen diren ospakizunak lekeitiarrentzat bakarrik dira: ondarrutar batek banaketi esango leuke; eatar batek, banaketie; eta dinostar batek, banaketea. Eta zertara datoz banaketia, apainketia, ondoren eta jarraian berbak? Belaunaldiz belaunaldiko transmisioa ote? Zoritxarrez, ez da bakarrik Lekeitioko pekatua.
Bide instituzionaletan ere gertatzen da arduragabekeria. Lekeitioko ondare jokoko galderak eskola-ikastoletako ikasleek egin omen dituzte, eta haien irakasleek zuzendu. Benetan?
Haur perla batzuk
Eta komak? Eta letra larriak eta xeheak zer?
Zelan egiten dira galderak?
Zeinetatik...
Eta tronpeteroek, zer?
Seguru askok galdetuko duela: eta zer pasatzen da hor, bada?
Baina guztietan harrigarriena da bigarren Euskaraldian Lekeition batzorde bat osatzeko erabilitako dei-papera:
Hartu boligrafoa, eta hasi. Eta nagi bazaudete, gure lagun baten kontraproposamenaArin astoratzen gara bestek euskara zabar erabiltzen duela ikusten dugunean. Eta utzikeria geurea denean, zer? (geuk ere egiten dugu kale, e!)
Aldarriak aldarri, beharrezkoak ditugu, baina ez dezagun egin apaizena eta egin dezagun guk geuk besteei eskatzen dieguna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina