Drogak direla eta
Zer Esana 0an, artikulu sendo bat dator drogen gainean: droga moten errepasoa egiten da eta zer eragin izan duten gizartean.
Zoritxarrez, ez dira lehenak arduratzen, ezta azkenak izango ere.
Alkohola beti izan dugu tartean, eta droga onartua izan dugu; baina alkoholak alkoholikoak sortzen ditu eta hori arduratzekoa da. Oker ez bagaude, 70eko hamarkadaren bukaeran edo 80koaren hasieran Eskolapeko horman, monjen horman (gaur egun desagertuta dago) Alkoholiko Anonimoak taldearen mural bat zegoen.
Urte haietan, beste droga batzuk sartu zituzten gurean: kalamua, kokaina eta, okerrena, heroina. Sartu zituzten diogu, jakina delako nondik zetozen eta nortzuk ziren trafikatzaile nagusiak: berdeak. Gaztedia suntsitu nahi zuten eta, neurri batean, lortu zuten. Makinatxo bat neska-mutik gazte geratu zen bidean: Lekeition, Ondarroan, Bermeon... eta beste hainbat lekutan. Lekeition bertan behar baino lehenago joan ziren: Mitxel Galan, Jose Luis Azurmendi Bokistele, Federico Fernandez, Mari Karmen Garramiola, Carrasco..., eta beste batzuk betirako kaltetuta geratu ziren.
Lekeition eragin zuen ezin egonaren adibide dugu, JAAk (Jose Antonio Aranburu Natxi suposatzen dugu) idatzitako artikulua hau. Bertan, udalaren ekimen baten berri ematen da
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina