2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/01/23

 

KOSTRA 4ko posterra!!!


 

 

KOSTRA 4a herren jarri genuen zuen esku: ez geneukan posterra. Bada, hemen duzue galdutako posterrori egilearen beraren eskutik: Koldo Lenizek helarazi digu emailez eta irudiaren nondik norakoak ere kontatu dizkigu.

Maitasun osoz egindako irudia da (beste Lekeitioak saileko irudietan ageri diren pertsona guztiak bezala), eta herriko pertsonaia publiko batzuk ageri dira, Txalaparta tabernaren aurreko bankuetan sarri ere sarri egoten zirenak. Bertan agertzen diren pertsonen ezizenak gaur egun ez dira batere onargarri, baina eman egingo ditugu gaitzizenak zein kaltegarriak izan daitezkeen gogoratu dezagun.


Eskumatik ezkerrera: Bixenta 'Pantalobako' (ez da izen polita baina halan esaten eutsen), Mari Jesus 'Zirila', Petra 'Kakamerke' (hau ere ez da finegia) eta Juli 'Artola' (Lopezeneko mantekauzko "korte" doblia jaten (sarri jaten ebazan eta erdi urtuta eukitxen ebazan eskuan).

Mari Jesus 'Zirila'-ren onduan jezarrita dagoen gizon argal biboteduna Lekeition agertu zen agure gailego bat da; ezizena ipini eutsen baina ez naiz akordaten zein zan.
 
Atzean dagon tipoa, alkondara koadrodunagaz, Ernestito da. Sasoi batean ez zen medikatzen, eta kriston berbalduna eta erretzaile konpulsibua bihurtu zan. Txapia soltatzen zuen baina, sekula ez genuen agresibo ikusi.
 
Botika barrukoa ere botikan benetan lanean zegoen andre bat da. Ez dot haren izena gogoratzen.
 
Txalapartako kristaletik, barran daudenak ikusten dira erdi-dibujata. Biboteduna Juan Mari "Txalapartakua" da eta bestia Sele, geure koadrilakua, Tramanakua. Orduan, bera eta Ibon Txakartegi (Tramanako beste bat) bertan egoten ziran biharrean asteburuetan, oporreran eta halakuetan.


Goikoak, Koldoren beraren berbak dira. Guk, gure partetik, gauza bakarra erantsiko dugu gaitzizenok zein kaltegarriak izan daitezkeen erakusteko. Gure aitak ondo gogratzen zuen Petra umetatik, eta esaten zigun Petra ume normal eta polita zela. Behin, artean ume zela, kaka egin omen zuen aldean (gutako nork ez du egin halakorik!) eta herriko betiko listoetako batek, da, ezizena jarri zion, betirako jarri ere, eta bizitza bat hondatuta betiko.

1 iruzkin:

  1. O temporas o mores. Harek sasoiak. Koldo, atxeki txikitxu bat: Jesus Baltza falta dozu hor, zigarrotxu bat, zigarrotxu bat, pezetatxu bat, pezetatxu bat. Igual zu gazte eta ezenduan ezagutu

    ErantzunEzabatu