LEKEITIOKO UDALETIK
1991n gaude. Euskara Zerbitzuak Dzanga kaleratzen du, eta horixe da herrian dagoen aldizkari bakarra. Baina, apirilean, Lekeitioko Udaletik izeneko argitalpen bat kaleratzen du Udalak. Herri Batasunaren 1987ko egitasmo hura gauzatuta.
1990ean, diru laguntza bat eskuratu zuen Udalak, proiektu berezietarako eta lanpostuak sortzeko ematen zen haietakoa, eta berriro heldu zion udal aldizkariaren kontuari. 1987an ez zuten izan norekin gauzatu proiektu hura; orain, ostera, bai. Aldea?...
Kazetari profesional bi kontratatu zituzten: Isaias Gezuraga lekeitiarra eta Dorleta Alberdi arratzuarra. Hala jaio zen Lekeitioko Udaletik argitalpena. Dorleta lehenengo zenbakian bakarrik jardun zen lanean. Gero, Lorea Etxeandiak hartu zuen haren lekua.
Lan handia eta eskertzekoa egin zuten, baina proiektuak dirulagutzak iraun zuena eutsi zion: urte bete eta lau zenbaki.
Ordurako, herri ekimeneko aldizkariak lurperatuta zeuden, hildakoen bakean. 2000ra arte itxaron beharko dugu Zer Esana agertzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina