LEKITTARRAK
Txirrindularitza
Atzo, Tomas Oñaederra joan zitzaigun pedalei gogor eraginda, batek daki nora, Patxi Gabikagaz bizikletan ibiltzen kontixu. Bietako zein ibiliko ote da Patxik Tomaseri erosi zion bizikletaren gainean?
Tomas, bere anaia lez, txirrindularia izan genuen garai heroikoetan, eta bizi osoa segitu zuen txirrindulari izaten. Ez zen irabazlea izan, baina Loroñok berba onak bakarrik zituen haren gainean hitz egiten zuen bakoitzean. Bada zer edo zeren seinale!
Gauza asko esan ditzakegu Tomasen gainean, baina hobe pedalek berba egitea; izan ere, gaur ez da eguna. Egin dezatela Lekeitialde-Sillonizekoek haren aldarri!
Hemen daukazue Lea ibarreko !Jeurt errebistin 7. zenbakian egin zuten erreportaia bat: Tomas Oñaederra !Jeurt errebisti
Tomas, atzean utzi gaituzu tropelean, beste tropel horretan ez zaitzatela atzean utzi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina