SANEAMENTUA
Saneamenduaren gaineko ardura zaharra zen Lekeition. Paco Okamikaren Diez lustros en la Villa de Lequeitio irakurtzea baino ez dago horretaz konturatzeko. 1975eko da azken aipua, Manuel Kazalis alkatearen sasoikoa: El pavimentado de las calles tendrá que esperar al nuevo saneamiento.
Lehenengo udal demokratikoan ―1979, EAJ-k 8 zinegotzi eta Herri Kandidaturak 5 (Hasi, Euskadiko Ezkerra, LKI eta independienteak)― azkar heldu zioten gaiari: 1982an zehaztuta zuten proiektu bat eta orduko 1100.000.000 pta hitzartuta Ahaldundiarekin berriztatze lanetarako.
Herri Kandidaturak ez zituen begi onez ikusten proiektuaren hainbat arlo: isurlekua (Hartzabal), araztegia jartzeko aukeratutako tokia (Isuntza gaineko parkea), ur zikinak Hartzabalera eroateko modua (hondartzatik, Leapean sifoia, eta Kurlutxu eta Hartzabal zulatuta), 200 metroko tutua itsasoan barrena..., eta proiektu hura inolako azterketarik egin gabe idatzi zela argudiatzen zuen.
Hala ere, EAJk aurrera egin zuen proiektuarekin bestela dirua galduko zela argudiatuta, eta sua-edo piztu zen herrian: manifestazioak, pegatinak, agiriak...
Eskuorria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Herri Kandidatura. Sanemantuari buruzko gogoetak
Mendexarrak ere, zelan ez, kexatu ziren.
Antza denez, Mendexako udalak eta herritarrek ez zekiten ezer proiektua jendeaurrean jarri aurretik.
Jarri ziren alegazioak, baina 1983ko hauteskundeak baino lehen ez zen lortu ezer: EAJ-k berean segitu zuen, eta Herri Kandidaturak hauteskundeei begira aritzea leporatu zion; izan ere, gainean zeuden 1983ko hauteskundeak.
1983ko hauteskundeetan ez zen egon Herri Kandidaturarik, eta Herri Batasuna eta Euskadiko Ezkerra zein bere aldetik aurkeztu ziren. Herri Batasunak bere kanpaina osoa saneamenduari begira egin zuen. Emaitza? Bada, EAJk 9 zinegotzi, Herri Kandadaturak 3, eta Euskadiko Ezkerrak 1. Itxura batean, herritarrak ados zeuden saneamendua berregiteko proiektuarekin: Hartzabal eta Karraspio kakaztearekin, araztegia parkean jarrita herrian hatsa zabaltzearekin. Ai, nere juaneteak!
"Udaletik" aldizkariko erreportajean aipatzen da Osoko Bilkurak aho batez onartu zuela proiektua: sistema bai, baina kokapena izan zen berriro zalantza sortzailea. EAkook abstentziora jo genuen, Lea erreka ondoan araztegia jartzeak zalantzak sortzen zizkigulako.
ErantzunEzabatuBai, araztegia non jarri izan zen beti arazo nagusia. Lehenengoan, parkean ezin zen jarri. Azkonak (ahaztuta neukan izena) Kabaua ere baloratu zuen (harrigarria zen, ez zegoen bakteriarik, itsasoak dena suntsitzen zuen), baina araztegia zen berriro arazo: frontoiaren ondoan jartzea ez zen ideia ona. Haren ustez, Arropainen, Lea ondoan, zen egokien, baina ondo aztertuta.
Ezabatu