2024/11/03 asto joan eta mando etorri

 

Lekeitioko historia ezkutuak... gure ganbaretan errekistuan

2025/01/03

 

LEKITTARRAK


 


 

Lekeitiok 700 urte. Beste gauza batzuk ere betetzen dituzte urteak Lekeition. Aurreko batean irakurri genuen Mandaska 1724an eraiki zela: 300 urte, beraz, 2024an.

Baten batek gure desiorik ilunenak irakurri eta bete ditu (zuzen zuzenean adierazi genuen Dzanga 3aren sarreran). Mila esker.

Mandaskak 300 urte bete ditu, baina desagertzeko zorian ere egon zen une batean. Zergatik ote?

Gure belaunaldikook beti ikusi dugu hortxe. Bueno, hortxe-hortxe ere ez. Gu ume ginenean, Mandaska ezkerrerago zegoen, erresidentziaren ormatik hurrerago, eta, beste aldean, Piedraren txatarreria zegoen. Inguru hori urbanizatu zenean eta Osasun Etxea egin zenean, Mandaska estorbuan zegoen antza, eta lunbreraren batek kentzea proposatu zuen. Eskerrak gure herrian denok ez garela horren lerdoak (Antzoritz edo Santa Katalina lurmuturreko tronerak hondatu zituzten) eta ondare horri eustea lortu zuen norbaitek. 

Ze, bai, inork ere jaramonik egiten ez dion arren, ondarea dugu, eta garai batean Amorototik eta Gizaburuagatik asto eta mando gainean etortzen ziren esnedun guztien lekuko mutu (dagoeneko, esnedunik ez dago, galazo egin zituzten, eta urik ere ez dauka) eta bizi. Zenbat astok eta mandok ez ote du bere egarria ase Mandaskako uretan!

 



 

Gure lekukotasuna

Zuen aurrean, jaun-andereak,
ibiltzen gara askotan...
bozkarioa ezarri nahiz
denen gogo-bihotzetan!
...
Bakoitzak beraz, bere sailean,
ezar ditzala harriak...
Elkarren lanak, ongi uztartuz,
altxatzen dira etxeak !

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina