SUSTRAIA 26
1981eko urtarrila
Editorial etsigarria Sustraia 26an: ez diote etorkizun onik ikusten aldizkariari, nekatuta eta sakabanatuta daude... Irakurtzen baduzue jakingo duzue nola sentitzen ziren. Batzar bat deitu zuten aurrera begira zer egin erabakitzeko, eta emaitza ona izan zuen, antza: beste 25 zenbaki kaleratu zituzten, tartean Azkueren ale berezia.
Editorial honen bidez jakin, gainera, dugu nor den Isidro Berraondo. Aurreko zenbakian esan zutenez, Berraondo Galizian zegoen soldadu, eta zenbaki honetan ageri da Jose Ramon Galizian dagoela, beraz Berraondo hori Jose Ramon Zubizarreta da.
Horretaz gain, sendoago etorri zen Sustraia 26 hau. Lehenengo Korrikaren gaineko informazioa (artikulu bi). Ordu bete atzeratuta heldu zen. Eta bigarrena eta hirugarrena ere ordua pasata ailegatu ziren Lekeitiora. Ezeren seinale? Izan ere, hizkuntza kontuetan atzeratuta segitzen dugu. Xabier Amurizak goraipatu zuen bere hizkuntzaren alde korrika egiten duen herria. Eta korrika segitzen dugu: iaz izan zen 23. Korrika. Bere hizkuntzaren alde korrika egiten duen herriak horixe baino ez du egiten: korrika.
Udalak, behintzat, diru laguntza bat eman zuen. Zer beste!
Lulu zen orduan AEKren arduraduna Lekeition. 1982an, bigarren Korrika egin zenean, Lekeition ez zegoen AEK, osaba-loben arteko tira-birak tarteko.
Aurreko zenbakian Ikastolaz egiten zen berba, eta oraingoan inagurazioaz egiten da berba. Egutegian dator esaldi gakoa: Ea Euskal Eskola Publikoaren oinarria izaten den! 1993an galdu zen horretarako aukera. Harrezkero, eskola nazionalak (estatalak esaten da egutegi horretan bertan) dira euskal eskola publikoa eta ikastola ikastetxe kontzertatua. Aitortu behar da horrek Euskadi izeneko barruti autonomorako baino ez duela balio. Euskal Herri osoan kontuak bestelakoak dira.
Eskuorria jaisteko, egin klik hemen
Don Antoniok antolatutako Jostailu Zaharren Erakusketa ere aipatzen da, eta elkarrizketa bat dago berarekin kontu horren gainean. Ba ote dago argazkirik edo bideorik? Bestela, zaharrak ere ez dira izango, galduak baino.
Azti ere ibili ziren telebistaren gaineko artikuluan: Talebistari euskal adjektiboa lotzeak ez dio ezelako balio gehigarririk ematen. Ez orduan ez orain.
Eta Maite Tabernaren kontrako atentatua dator.
Maite tabernaren kontrako atentatuaren berri Egin-en
Maite tabernaren kontrako atentatuaren berri El Correo-en
Maite tabernaren kontrako atentatuaren erreibindikazioa El Correo-en
Kalteak kanpoko aldean izan ziren, eta sustoa gorputzean. Istorio honek, baina, badu bere intrahistoria; izan ere, hori ez zen erasotzaileen asmoa: lehenengo, tiro egin zioten kristalari hura lurrera botatzeko asmotan, eta, hori eginda, lehergailua jaurti zuten barruan lehertu zedin. Zorionez, ez zen beren asmoen moduan gertatu.
Eta zer gertatu zen, bada? Bada, kristala ez zela erori ―tiroak zulatu baino ez zuen egin― eta lehergailua, kristalean errebotatuta, losan lehertu zela. Mirari bat? Ez kasualitate bat! Urte hartako Sanantolinetan Bittor Goitiz Bittor señortxunekuak kristalari ostikada bat eman, eta apurtu egin zuen. Iñaki Uriarte Iñaki Maitekuak eta Jon Goikoetxea Jon Maitekuak Bittorren, seguruaren eta beren aldetik ipinitako diruekin krital apurtezina jarri zuten berriro halakorik ez gertatzeko. Ordu onean pentsatua! Horregatik ez zen gertatu okerragorik. Barruan, Juan Mari Goikoetxea Gorri edo Juan Anton Ugarriza Tako edo biak, barran ez dakigu. Barra muturreko zutabean, Gorri eta Tako jesartzen ziren tokian, beren buruak baino arra bat gorago, tiroaren marka. Ufff!
Gorri eta Tako
Sustraia honetan bertan jakin dugu Triple A-korik
ez zutela atxilotu. Baina, atxilotuak izan ziren. Nortzuk? Bada,
atentatua egiteko lapurtu zuten kotxearen jabea eta hura askatu zuten lau
lagunak. Trabajamos por su seguridad, por la seguridad de todo el pueblo vasco, kantatu zuten gero Hertzainakoek.
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 26 originaletatik








iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina