SUSTRAIA 24
1980ko urria
Bitxia daukagun alea. Jose Ramón (B.V.) dauka idatzita. Batek daki nola heldu den gure eskuetara. Detektibe
lanetan ibili izan gara hemen jarritako material guztia biltzeko, eta,
halako batean, berriro langintza berean: nor ote da hemen datorren hau? Badakigu Sustraiak bazkide zerrenda bat zuela (zoritxarrez, ez daukagu zerrenda hori, baina gustatuko litzaiguke), eta etxerik etxe banatzen zietela bazkide haiei. Gure alea Jose Ramon horrentzat zen halakoxea. Heldu ote zitzaion? Gu, izenburuan jasota dugunez, errekistuan ibili gara hango eta hemengo ganbaretan eta lagunei galde-eskean, eta hala helduko zen gure eskuetara. Jose Ramon hori nor izan daitekeen galdetu dugu, eta pistatxo bat eman digute. B.V. hori Banco de Vizcaya bada, Jose Ramon hori Jose Ramon Urdiain izan daiteke, sasoi hartan Lekeitioko banku horren egoitzako zuzendaria. Si non e bero e ben trovato. Eta badu dugu halako beste alerik ere.
Edukia? Bada... Austriar emakume bidaiari-erreportari bat jaien lekuko eta haren nondik norakoak gure herriko aldizkarian; San Antolin jaien balantze bi; alkoholaren eta porroaren problematika, eta nola porroak ez erretzea karkaren sinonimoa zen sasoi hartan; haurren saila, kreazioa...
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 24 originaletatik


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina