KITZIKA 3
2007ko ekaina-uztaila
Kitzika 1 eta Kitzika 2 debalde banatu zituzten eta, jakina, Kitzika 3 hau ere bai. Ondorioa? Gero eta estuago aurrekontuekin.
Gure proiektuaren hirugarren emaitza da eta aurrekontuarekin geroz eta justuago gabiltza. Nahi dabenak bere tokixa eukiko dau gure aldizkarixan, bere iragarkixa ipintxeko merke eta itxuroso. Gure asmua kitzikako ale bakotxa debalde ixatia da eta hau be holan ein dogu, gaurtik aurrera ezinbestekua dogu zure laguntzia.Beraz, zuen iragarkixa kitzika aldizkarixan nahi badozue agertzia kitzika@gmail.com mezu bat bidali eta inongo arazorik barik jarriko dogu merke eta itxuroso.Eta beste barik ale hau be zuen gustukoa izango dalakuan!!! Gozatu eta on egin danori!!
Aldizkarian iragarkiak ipintzea eskaintzen zuten, baina ez zuten ibili nahi komertzial modura batetik bestera. Nahikoa lan zuten bestela ere. Gainera, ez ziren mugatzen Gureak kitzikatzen edo Ebrotik Atturrira. Kitzikak gauza asko kitzikatu zituen, kitzikatzetik oihartzun izatera pasatu ziren, eta estatuko festibaletatik-eta (Europatik ere bai) hasi zitzaien deiez beren oirrialdeetan agertzeko. Lekeitioko zulotik mundura. Horixe da arrakasta izatea.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina