SUSTRAIA 21
1980ko ekaina
Bitxia izan da Lekeition kanpinik ez zegoenean kanpina ―basatia, eta zein ondo datorren berba hori kanpin hura izendatzeko― Marierrota zela gogoratzea. Nekez sinistu daiteke basatza hartan kanpin dendan jartzen zirenik.
Lea ibarreko lehen sokatira txapelketa ere egin zen. Lekeition ez da faltako kirol talderik, ez horixe. Baina, harrigarri bada ere, kritika bat ageri da zenbaki honetan futbola dela-eta, Lekeitioko kuadrilla eta elkarteen arteko futbol txapelketari buruz. Antza denez, ez zen izan hain kuadrilla artekoa, ezta lagunartekoa ere.
Ez galdu Egunorokoa atala. Bitxia da memoriarako.
4. Aste Kulturalaren balantze-kronikak ere ez du galtzekorik. Zer pentsatuko luke Josu Naberanek berriro irakurriko balu orduan egindako baieztapena: 25 urte barru euskaldun alfabetatuen kopurua %1 igongo da. 45 urte pasatu dira, eta, agian dezente gehiago igon da alfabetatuen kopurua; kalitateari buruz, baina, ezin esan gauza bera. Eta Atxagarena ere ez da makala: euskal liburuekin batzuek kriston negozioa egiten zutela baieztatu zuen (1980an!). Eta hala segitzen dugu: kultura negozio ez bada, ez da ezer. Lekeitioko panaroma kulturalari erreparatzea baino ez dugu (musika alde batera utzita).
Eta musika berba platerera aterata, bitxia zenbaki honen azalean musika-zuzendari bat agertzea eta azpian Lekeitioko musika idatzita egotea (barruan, gainera, Migel Arrietarekin elkarrizketa bat), noiz eta herrian musika banda barik geratu garenean, noiz eta Lekeitioko musika bandaren zuzendari Urtzi Iriondo maltzurkeriaz, baina egun argitan eta denok ikusteko moduan, herriko plazan urkatu dugunean.
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 21 kaleratutakoa
Aldizkaria ikusi eta jaisteko, egin klik hemen: Sustraia 21 originaletatik


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina